GARA > Idatzia > Kirolak > Herri-kirolak

Sokatira

Auzolan izan da lehen faseko talderik onena

p036_f02.jpg

Jon LEUNDA | DONOSTIA

Euskal Herriko Launako Txapelketako bigarren jardunaldia jokatu zen 320 kilotan, eta bera izan zen pisu honetako lehen faseko azkena. Bi jardunaldiren ostean, sailkapen nagusiko lehen seiak ziren sailkatzekoak, eta ez zen ezustekorik izan, 6 Conceyos taldea izan baita kanpoan geratu dena.

Lehen jardunaldian bezalaxe, Auzolan taldea izan zen onena, saioko tiraldi guztiak irabaziz. Oraingoan, ordea, bigarren postuan ere Auzolan sailkatu da, bigarren taldeak lan bikaina egin baitzuen, eta soilik beren lehen taldearen aurka galduta, bigarren amaitu zuten.

Abadiño B izan zen hirugarren. Bizkaitarrak dira aurtengo lehiaketan nagusitzeko faboritoak, baina lehen fase honetan ikusitakoaren arabera oso kontuan hartu beharko da Auzolan. Astigarragakoek lan bikaina egin dute, eta bizkaitarrek, berriz, ez horrenbestekoa. Datorren larunbateko finalean erabakiko da aurtengo denboraldiko lehen txapelduna.

Bigarren jardunaldi honetako sailkapena honela geratu zen: lehen postuan Auzolan sailkatu zen, 7 punturekin; bigarren Auzolan B, 6rekin; hirugarren Abadiño B, 5ekin; laugarren Sokarri, 4rekin; bosgarren Baiona, 3rekin; seigarren Abadiño A, 2rekin, eta azken postuan, ekinaldiko tiraldi guztiak galduta, 6 Conceyos geratu zen puntu batekin.

Sailkapen nagusia, berriz, honela geratu da: lehenengo Auzolan A, 14 punturekin; bigarren Sokarri, 10ekin; hirugarren Abadiño B, 8rekin; laugarren Auzolan B, 8rekin; bosgarren Abadiño B, 7rekin; seigarren Baiona, 7rekin; eta azkena 6 Conceyos, 2rekin. Finala datorren larunbatean Luiaondon jokatuko da, eta han izango dira 6 Conceyos ez gainontzeko taldeak.

Amaiur, txapeldun

Nafarroan zortzinako lehiaketa ari da jokatzen, eta Amaiurrek jantzi du denboraldiko lehen txapela. 640 kilotan bigarren eta azken jardunaldia jokatu zen. Bi talde besterik ez dira ari lehian, eta oraingoan Amaiurrek irabazi zuen saioa. Lehenengoa Txantreak bereganatu zuenez, berdinduta geratu ziren eta kitarakoa jokatu behar izan zuten, eta hor Amaiur nagusitu zen, txapela jantziz.

Emakumezkoetan, 500 kiloko bigarren jardunaldia jokatu zen, baina hemen beste bat ere jokatu beharko da txapela erabaki aurretik. Lehen jardunaldian berdinduta geratu ziren Beti Gazte eta Sakana, baina oraingoan Lesakakoak izan dira garaile, Sakanaren, Amaiurren eta Txantrearen aurretik, eta sailkapeneko lehen postuan jarri dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo