GARA > Idatzia > Iritzia > Hemeroteka

Xabier Letona 2009/1/7

Zenbatek jarraituko zuen larunbateko manifestazioa EITBn?

ARGIA

Preso politikoen aldeko manifestazioa. Zenbakiak: Gara-k 37.000 eta El Pais-ek 20.000); handia zen antza, El Correo-k ere «una de las más potentes que se recuerdan» zioen atzo. (...)

Mikel Garikoitz «Txeroki» lehena izatearen esanahia gehienok buruan ote duguna da, edo kasualitatea? Baina ez, hedabide nagusienek berriz ere desbideratu dute manifestazioaren mezua, Espainiako agintariek basatiki erabiltzen dituztela preso politikoen eskubideak helburu politikoak lortzeko. Esan liteke samur utzi dietela, baina bestela beste zerbait bilatuko zutela ere bai. (...) Zenbat enteratu ote dira EITBri esker? Edo, beste barik, zenbat enteratu ote dira? Eta zenbatek joko du moraltzat zuzena, israeldarren gehienek Gazako inbasioa moduan?

EITB. Nik batez ere irratia kontsumitzen dut, euskarazkoa nagusiki, baina baita erdarazkoa ere. Ez zait erraza egiten zergatik tregua garaietan etakide, talde armatuko kide, erakunde armatua edo gisakoak eta bestelako garaietan sarri edo ia beti -medioaren arabera- terrorista erabiltzen duten. Ez dut gustuko koherentzia eza hori, baina samurra ere ez da, badakit. BBC ingelesa -publikoa bera ere- bada eredu horretan: talde separatista eta listo. Eta Erresuma Batua da Europako Batasunean legedi antiterrorista zorrotzenetakoa duena. Bonba-autoaren ondoren aproposagoa akaso, baina adibide bat besterik ez da aipatutakoa. Asko daude, batzuek onak EITBrentzako eta beste asko txarrak.

(...) ETB-3ri buruz? Ez dakit, Iruñean ez dugu ikusten, eta laster, modernitatearen paradoxak, ETBrik ere ez dugu ikusiko akaso. Eta orduan agian kalera aterako gara, ETB ikus dadin eskatuz, gure hiztun minoria sendotzeko garrantzitsua delakoan...

Normalak, logikoak eta bidezkoak diren gaitzespen eta errefuxapenetatik harago, analisi politikoan ideia pare sakon bezain zaharrak azpimarra litezke. Bat, oso gutxik ulertzen dute lehergailuarena, gutxiagok onartu, baita ETAren borroka armatua ulertzen dutenen artean ere. Bere jarduera ulertarazten ez duenak, berandu baino lehen jai du. Blokeo minoria ez da eraikitzailea Euskal Herriaren egungo egoera politikoan, erabat suntsitzailea baizik. Eta bigarren ideia nagusia aterabidearena da: elkarrizketa eta negoziazioa. Gero eta gaitzago jartzen zaigu mezu honen defendatzaileoi, baina gaitzespenak eta polizi bideek ez dute irtenbiderik erakutsi azken 50 urteetan eta ekarri ere ez dute ekarriko. Non ote dago egun balizko adostasunaren langa?

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo