GARA > Idatzia > Kirolak > Tau

ACB Liga

Lehen itzuliko sendoena zein izan den zalantzarik egon ez dadin

Lehen itzulia amaitzeko, gutxienez hiru garaipeneko aldea nahi du Baskoniak, etxean jokatuz irabazita denboraldiko ezuste handienetako den eta Kopan zerrendaburu izan nahi duen Gran Canariari

p042_f01_9753.jpg

BASKONIA-G. CANARIA

Jon ORMAZABAL | GASTEIZ

Emaitzak ikusita inork gutxik zalantzan jarri ahal duen arren, Tau Baskoniak beste garaipen batekin amaitu nahi du ACB ligako lehen itzulia, Salva Maldonadoren eskutik, berriz ere, denboraldi bikaina osatzen ari den Gran Canariaren aurka irabaziz. Lehen erdia amaitzeko, txapelketak aurten izan dituen bi liderrek jokatuko dute elkarren aurka Zurbaon, nahiz eta gaur egun kanariarren helburua bihar egitekoa den Koparen zozketan zerrendaburu izatea den.

Erromatik itzultzeko bidaia nekagarriak ez dio taldeari gaurko partida behar bezala prestatzen utzi, baina, jakina denez, Dusko Ivanovicek horrelako aitzakiak ez ditu batere gogoko, eta gainera, Europan zehar horrenbeste urtetan izandako antzeko tirabirek gasteiztarren izaera zaildu dute. Ziurrenik, Barajaseko kaosak jokalariei bezainbesteko atsekabea eragin zion Josean Kerejeta presidenteari, izan ere, taldeak 4.000 euro inguru ordaindu baitzituen Madrildik taxian itzultzeko.

Berri ona min hartutako kirolarien aldetik iritsi da, izan ere, Erroman min hartuta amaitu zuten Tiago Splitter eta Mirza Teletovic jokatzeko moduan izango baitira.

Moran bai, Freeland, nekez

Salva Maldonadok zuzentzen duen taldean, aldiz, hutsune garrantzitsu bat izango dute, Joel Freeland pibotak oso zail izango baitu jokatzea. Estatubatuarrak zaintiratua izan zuen orkatilan eta Gasteizera etorri zen arren, ez dirudi minuturik izango duenik. Dena dela, berri onik ere izan du garai batean Baskoniatik modu txarrean bota zuten entrenatzaileak: zalantzan zegoen Jim Moran baskonisten aurka aritzeko moduan izango da.

Euroligan Becirovicekin gertatu bezala, Carl Englishek ere azken jardunaldian MVP izanda jokatuko du Tauren aurka.

 
Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo