GARA > Idatzia > > Kultura

Gabilondok eta Altubek irabazi dituzte Erein eta Donostia, Opera Prima sariak

GARA | DONOSTIA

Erein eta Donostia, Opera Prima narratiba sariak banatu zituzten herenegun eta Joseba Gabilondo eta Xabier Altube suertatu ziren irabazle. Lehenengoak Erein saria jaso zuen «Apokalipsia guztioi erakutsia» ipuin bildumagatik eta, bigarrenak, Donostia, Opera Prima saria, «Ihes lerroak» nobelarengatik.

Antolatzaileek azaldu zutenez, «aurtengo edizioan aurkeztutako lanek maila ona eman dute eta epaimahaiaren egitekoa ez da erraza izan mahai gainean izan dituzten lanen kalitatea kontuan hartuta».

Bi artisten lanak irabazleentzat

Gauzak horrela, Gabilondok Alvaro Matxinbarrenak diseinatutako «E-Z/3» lana jaso du sari gisa eta 12.00 euro bereganatu ditu. Bestalde, bigarren irabazleak, Xabier Altubek, Koldobika Jauregi eskultoreak sortutako «Eskua» artelana eta 4.500 euro. Aipatu sariez gain, Erein argitaletxeak eleberri irabazleak argitaratuko ditu apirilaren 23rako, hau da, Liburuaren Nazioarteko Egunerako.

El Ballet de la ciudad de Sao Paulo actuará por primera vez en el Arriaga este fin de semana. El viernes y el sábado, a las 20.00 horas, la compañía presentará tres coreografías («Dualidade@br», «Canela Fina» y «A Linha Curva»), especialmente realizadas para este ballet por reconocidos coreógrafos.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo