GARA > Idatzia > Mundua

Afganistanen tropa gehiago behar dituela onartu du McChrystal jeneralak

Erabateko porrotik ez izateko tropa gehiago behar dira Afganistanen. Hori da Stanley McChrystal jeneral estatubatuarrak txosten konfidentzial batean argi eta garbi adierazitakoa. Horrez gain, talibanak ezin izango dituztela militarki menperatu ere uzten du agerian.

p022_f01_148x140.jpg

GARA

Afganistanen dauden nazioarteko indarren komandanteak, Stanley McChrystal jeneral estatubatuarrak, bertan dauden soldadu kopurua hazten ez baldin bada, porrot egitea litekeena dela iragarri du hainbat hedabidek atzo zabaldu zuten txosten konfidentzial batean.

«Ez baldin badu egin beharrekoa egiten eta epe laburrean (datozen hamabi hilabeteotan) matxinoen erasoa geldiarazteko gai ez bagara, matxinoak menperatzea ezinezkoa izango den egoera batera irits gintezke», nabarmentzen du McChrystal jeneralak «Washington Post» egunkariak argitaratu duen agirian.

Txosten hau Afganistango gatazkaren azterketa estrategikoa da eta Robert Gates Defentsa idazkariari abuztuaren 30ean helarazi zioten. Egun, Etxe Zurian ere badute.

66 orrialde dituen txosten horretan, «The New York Times» egunkariak ere argitaratu duena, McChrystal jeneralak Afganistango misioan «hasieratik bitarteko falta» izan dela eta gaur-gaurkoz ere «egoera berbera» dutela dio.

Hala ere, egunkarietan agertu den informazioan McChrystal jeneralak ez du beharrezkoak izango liratekeen tropa kopurua zehazten.

Bitarteko gehiago bidali ezean, «gatazka luzatu, biktima kopurua handitu, garestitu eta, azkenean, babes politikoaren higatzea» gertatuko dela dio AEBetako jeneralak. «Arrisku horietako bakar batek misioa porrotera eraman dezake», gaineratzen du.

McChrystal jenerala egun Afganistan dagoen AEBetako maila goreneko militarra da, eta NATO eta Washingtongo tropak biltzen dituen ISAF indarra zuzentzen du.

Horretaz guztiaz gain, jeneralak Afganistango erakundeen ahulezia ere salatu du. «Izugarrizko ustelkeria dago eta boterea desegoki erabiltzen da. Horri guk egin ditugun akatsak gehitzen badizkiogu, afganiarrek euren Gobernua sostengatzeko arrazoi gutxi dituzte».

Alde horretatik, nazioarteko soldaduek Afganistango biztanleengandik urrundu dituzten jarduerak burutu dituztela gogorarazi du McChrystal jeneralak, «nahiz eta jende hau babesteko gauden han».

Apurtu ezinezko berdintasuna

«Matxinoek ezin gaituzte militarki gainditu, baina guk geuk ere ezin izango ditugu beraiek garaitu», onartzen du McChrystal jeneralak.

AEBetako presidente Barack Obamak Afganistanera tropa gehiago bidali ala ez erabaki beharko du berriz ere. Urte hasieran beste 21.000 soldadu igortzeko erabakia hartu zuen, Asiako herrialde horretan dauden soldadu estatubatuarren kopurua 68.000raino igoz. Gainerako herrialdeetako armadek beste 38.000 soldadu bidali dituzte.

2001ean AEBek zuzentzen zituzten tropek talibanak boteretik bota bazituzten ere, azken bi urteotan gero eta indartsuago daude.

McChrystal jeneralaren arabera, talibanak kide berri ugari biltzen ari dira espetxeetan. Afganistanen dauden 14.500 presoetatik 2.500 matxino islamistak dira.

Omar mullah-ren gidaritzapean, talibanek Gobernu paralelo bat osatu dutela dio McChrystalek, probintzietan gobernadoreak izendatuta eta sharia edo lege islamikoa ezarrita.

Bestalde, jeneral estatubatuarrak kritika gogorrak jaurti ditu nazioarteko tropek Afganistango errealitatearen inguruan duten ezjakintasuna dela-eta.

Funerales de Estado para los seis soldados italianos muertos en Kabul

Los funerales de Estado de los seis soldados italianos que fallecieron en un atentado el jueves en Kabul se celebraron ayer en la basílica de San Pablo Extramuros de Roma, en presencia de las más altas autoridades del país, encabezadas por el presidente de la República, Giorgio Napolitano, y miles de personas anónimas.

El atentado de Kabul es el más grave que han padecido los soldados italianos desde el ataque de Nassiriyah (Irak) en noviembre de 2003, donde murieron 19 militares, por lo que ha conmocionado el país. Los seis féretros, cubiertos por la bandera roja, blanca y verde, fueron portados por sus compañeros. GARA

frantsesak

Afganistanen dauden soldadu frantsesen buruak, Francis Chanson koronelak, McChrystalekin bat datorrela adierazi du, alegia, talibanak ezin izango dituztela epe ertainera indarrez garaitu.

kontaketa berria

Nazio Batuen Erakundeak eta Afganistango Gobernuak presidentetzarako hauteskundeetako bozak berriro zenbatzea hitzartu dute, bozetan ustelkeria izan zen susmoa dela-eta.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo