GARA > Idatzia > Ekonomia

Markinako suhiltzaileek araua aldatzeko eskatu dute, bajak berehala ordezkatzeko

Markina-Xemeingo suhiltzaileek eskaera zahar bat berritu dute. Ordezkapenak egiteko bete beharreko foru araua aldatzeko eskatu dute, kontratazioak arintzeko, «sarritan bajak bete barik geratzen direlako».

p029_f01_148x104.jpg

Nerea GOTI

Markina-Xemeingo suhiltzaile-etxea Bizkaiko Foru Aldundiaren ardurapean dago, eta aspalditik arazo larri bat dute hango suhiltzaileek, lan txandak behar bezala antolatzeko adina lagun ez baitira izaten sarri, zerbitzuari begira horrek dakarren gabeziarekin.

Arazoa ez da berria. Suhiltzaileek eurek atzo azaldu zutenez, ordezkapenak kontratatzeko bete beharreko tramiteak zaharkituta dagoen arau baten arabera egiten dira. Hori dela-eta, hainbatetan gertatzen da berez sei suhiltzailez osatu beharrekoa den lan taldea hankamotz geratzea.

Iker Galdos suhiltzaileak argitu zuenez, txanda bakoitzean sei suhiltzaile egon behar dira: bost suhiltzaile eta kabo edo arduraduna. Indarrean dagoen foru arau batek ordezkapenak arin egitea eragozten du, ordea, eta horren ondorioz, bi aste ere behar izaten dira batzuetan behin-behineko suhiltzaile bat kontratatzeko, baja bat ordezkatu behar izatekotan.

Galdosek nabarmendu zuenez, zenbait kasutan hiru suhiltzaile baino ez dira egon txanda batean. Jende beharrean egon ziren aldi bat Lekeitioko Antzara Egunean izan zen. Txandan lau lagun baino ez zeudela azaldu zuen, eta gertatutakoak gertatuta, larri ibili zirela behar guztiari aurre egiteko.

Halako egoerak ikusita, Markina-Xemeingo suhiltzaileek salatu zuten lan taldeetan izandako bajak bete barik geratzen direla, nahiz eta lan poltsetako ordezko suhiltzaileak lanerako prest egon.

Foru araua aldatzeko eskaera aspaldikoa da, eta hainbat aldarrikapen ekintza eginda ere ez dute lortu Foru Aldundiko arduradunek konpromiso zehatzik hartzea. Izan ere, komunikatu batean diotenez, Diputazioak uste du arazoa diru kontua dela, eta horren aurrean, zaintzako txanda estra ezarri du dekretuz.

Suhiltzaileek, diru gehiagorik ez dutela nahi erantzunez, araudia aldatzea baino ordu estrak ordaintzea nahiago izatea aurpegiratu diote Foru Aldundiari, eta horrekin batera, lanerako prest dauden lan poltsetako suhiltzaileei jokabide horrek eragindako kaltea ere salatu dute.

Donan 6.000 euros de horas extra «impuestas» a una ONG

A falta de soluciones a un viejo problema, que según subrayaron afecta a las mínimos necesarios de «seguridad y eficacia en la extinción de incendios y salvamentos», los bomberos del Parque de Markina-Xemein han puesto en marcha una iniciativa en términos de «solidaridad y compromiso» a modo de respuesta a la decisión de la Diputación vizcaina, no sólo de no cambiar la norma que retarda la contratación de sustitutos, sino de imponer además un turno extra.

«En solidaridad con nuestros compañeros interinos y con la sociedad», los bomberos han decidido aportar parte de la remuneración recibida por esas horas extraordinarias «impuestas» a colectivos desfavorecidos. Ayer, hicieron entrega de 6.000 euros a la ONG de Markina-Xemein Mundu Zabal. «No queremos más dinero. Necesitamos que nos escuchen», remarcó el colectivo, y avanzó que «con esta iniciativa esperamos avalar el hecho de que nuestra voluntad es buena y muy necesaria». Además, hicieron un llamamiento a autoridades locales, agentes sociales y empresas privadas a tomar en consideración un problema que puede traer «consecuencias ante futuros siniestros». Nerea GOTI

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo