GARA > Idatzia > Kultura> Non Zer

Jardunaldiak

Musika, literatura eta «Bar Puerto»ren emanaldi berezia, Poesia Astean

Abian da orain dela hamar urte sortu zen Bilboko Poesia Astea eta hamar urte betetzen dira, era berean. “Bar Puerto”ren lehen emanaldia egin zenetik. Hau dela eta, Bidebarrietako Liburutegi Nagusian egitekoak diren hainbat ekitaldien artean, deigarriena larunbat arratsaldean (20.00etan) Kirmen Uribe (hitzak), Mikel Urdangarin (musika) eta Josu Eizagirre (irudiak) bilduko dituena izango da, kontzertu hau ez baita berriz errepikatuko. Dena den, hau ez da asteburuan izango den kontzertu bakarra, igandean Iñaki Salvador piano jotzaile ezagunaren taldeak poesia eta musika elkartuko baititu Ana Pimenta eta Asier Hernandezen ahotsen bitartez.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo