GARA > Idatzia > Kultura> Non Zer

Lirikoa

Arriagak lirika abestera joateko gonbita egin dio ahots ona duen edonori

Datorren urtarriletik aurrera, Bilboko Arriaga antzokiak berriro “Ilargi Beteko Gauak” antolatu ditu eta ilbete den bakoitzeko kultur jarduerak proposatuko ditu. Antzokiak antolatutako ekimen datorren urtarrilaren 16an (larunbata) jarriko da abian. Gau horretan zarzuela eta opera izango dira gai nagusiak, eta genero horietako obrak abestu nahi dituen edonork abesteko aukera izango du antzoki enblematiko honetako agertokian. Egindako eskaintza ondoko galderarekin zabaldu dute: «Opera edo zarzuela abestu nahi al duzu Arriaga antzokian?». Erantzuna baiezkoa baldin bada, soilik harremanetan jarri behar da antzokiarekin, ez baitituzte kantari profesionalak nahi. Opera eta Zarzuelako Ilargi Beteko abeslariak hautatzeko, hautaketa-prozesua egingo dute, Emilio Sagik zuzenduta. Abestu nahi dutenek ez dute abeslari profesionalak izan behar; bakar-bakarrik ondo abestea eskatzen da. Parte hartu nahi dutenek informazioa lortu ez ezik, eskaera ere egin dezakete 94 403 55 00 telefonora deituta edo plenilunio@teatroarriaga.com helbide elektronikora idatzita.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo