GARA > Idatzia > Kultura

Oskorri taldeak «Pub Ibiltaria» kantatuko du gaur Iruñean, eta Bilbon Santomas azokan

GARA | BILBO

Oskorri taldeak «Pub Ibiltaria» Iruñeara eraman eta aurreneko aldiz eguberritako kontzertua emango du gaur bertako Anaitasunan, 19.30ean. Iruñeako peñen federazioak antolatutako kontzertuan, bilbotar folk taldearekin batera ia berrehun musikari eta mila kantarik parte hartzea aurreikusten da, gainera.

Santomas azoka

Bestalde, urtero legez aurtengo Santomas azokan ere hartuko du parte Oskorri taldeak. Natxo de Felipek gidatzen duen taldeak «Pub Ibiltaria» egitasmoa bukatutzat eman zuen iaz, kantuak berreskuratu eta diskoetan jasota argitaratzeari zegokionenan, baina orain arte emandako ehundaka kantuak zuzenean eta zaleekin batera jotzen jarraituko dute.

Datorren astelehenean beraz, Oskorrik Bilboko ospakizunean joko du urteroko hitzordua mantenduta eta kokapen berri bat hautatuta, kontzertua aurreneko aldiz Gas plazan izango da eta.

Euskal Herriko makina bat artistak, beraien obrak eskaini dituzte, 200 eurotatik 1.500 bitartekoak, Egunkariari babesa agertu eta diruz laguntzeko. Aipatu artisten artean, sona handiko izan ugari daude, tartean Nestor Basterretxea, Jesus Mari Lazkano, Javier Morras, Jose Luis Zumeta, Koldobika Jauregi eta Xabier Egaña.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo