GARA > Idatzia > Euskal Herria

Desjabetzeen aurrean lurjabeekiko elkartasuna izan da nagusi Tolosan

p024_f02_097x108.jpg

GARA | TOLOSA

Orain bizpahiru urtetik Tolosako Inauterien aurretik Abiadura Handiko Trenaren kontrako manifestazioa izaten da herri honetan, eta atzokoan, bereziki desjabetzeen biktima diren lurjabeei elkartasuna adierazi nahi izan zieten 600 bat lagunek.

AHT Gelditu! Elkarlanak antolatuta manifestaldia arratsaldeko bost eta erdietan abiatu zen Triangulo plazatik. Beste askoren artean, Aduna, Anoeta, Alegia eta Hernialdeko alkateek atxikimendua eman zioten martxari. Horiez gain, LAB sindikatuak, EHNEk, Ekologistak Martxan-ek, Tolosako gazte mugimenduak, Inpernu Gaztetxeak eta hainbat kultur elkartek, hala nola Eneko Aritza Kultur Elkarteak ere babes oso eskaini zioten atzoko mobilizazioari.

Martin Mantxo AHT Gelditu! Elkarlaneko kidea pozik agertu zen eguraldi txarra egin arren bildutako jendetzagatik. «Oso ederra izan da lurrak desjabetu diezazkieten lurjabeei adierazi diegun elkartasuna», esan zuen Mantxok. «Horrez gain, argi geratu da, beste behin ere, jendea prest dagoela proiektu txikitzaile hau geldiarazteko».

Lakuako Gobernuak kontrakoa baieztatu badu ere, AHT Gelditu! Elkarlaneko kideek obrak ez direla hasi azaldu zuten eta, aldi berean, Patxi Lopez lehendakariaren Gobernuaren «propagandako trikimailu» horiek gogor salatu zituzten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo