GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Berezkoak

Ibarrola eta Ozafrain, ezustean txapeldun

Jon LEUNDA

Patrick Ibarrolak eta Patrick Ozafrainek erakutsi dute Waltari gainditzea badagoela; eta gainera, berari ongien doakion trinketean, kristalezkoan, alegia. Nafarroa Behereko bikoteak 39-40 irabazi zion kubatarrak eta Etxetok osatutakoari, jendez gainezka zegoen Angeluko trinketean, bertako torneoko finalean.

66 minutu iraun zuen norgehiagokak, eta azkenaldian ikusi den onenetakoa izan zen, gaitzeko finala izan baitzen. Irabazleak beti aitzinetik aritu ziren, baina ia txapelik gabe geratu ziren 39-39 berdindu baitzuten faboritoek. Hala ere, Waltari aurrelari kubatarrak azken kintzean huts egin, eta garaipena ezustean lortu zuten Ibarrolak eta Ozafrainek. Botetik 13 kintze egin zituen guztira Waltarik, eta 9 Ibarrolak.

Markagailua honela joan zen: 1-1, 2-6, 7-13, 12-24, 24-28, 31-33, 35-38, 39-39 eta 39-40. Dirua oso nabarmen atera zen Agusti Waltariren eta Thierry Etxetoren alde, baina oraingoan oker ibili zen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo