GARA > Idatzia > Iritzia> Gutunak

Joana Aldalur eta Aitor Altuna Xanjuandegiko festetako sei batzordekideen izenean

«Pow» auzora!

Aupa «Pow»! Jada hiru urte izango dituk auzoko festak indartzeari ekin geniola. Lehendik zeudenengandik ikasiz eta auzoko gazteak erakarriz, pixkanaka festak biziberritzea genian helburu.

Bide horretan, festa ederrak izan dituk aurtengoak, apurka-apurka Xanjuandegiko Festak jendearen agendetan tokia egiten ari dituk, eta hori guztion garaipena duk, nola ez, hirea ere bai.

Urtero bezala, aurten ere, auzoko festak antolatzen eta ospatzen gurekin egon haiz «Pow», gure bihotzetan eta buruetan. Eztuk ba pentsatuko gugandik libratzerik? Hi gure artean egongo haiz beti!

Festetako ajearekin harrapatu gaitik hire atxiloketaren berriak, «gure `Pow' eraman ditek!», berehala zabaldu huen notizia. Gogorra izan duk, gertaera barneratzea, baina jakin ezak, guztiaren gainetik burura datorkiguna, hire irribarre eder hori dela eta horregatik, Festetako azken topa, hire alde egin diagula! Txiki handia haiz «Pow», auzoan eta herrian sobera ikusi ahal izan diagu egun hauetan zenbat jendek maite haugun!

Bukatzeko, hiri eta hire familiari besarkada sentikorra eta muxu bana bidali nahi dizkizuegu. Eskutitz hau idazten ari garen unean inkomunikatuta haukate, baina ez hago bakarrik. Hi eta hire etxekoak, ez zarete inoiz bakarrik egongo ez espetxean eta ez gure auzoan, hire auzoan... eutsi gogor!

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo