GARA > Idatzia > Kirolak> Arrauna

San Miguel Liga

Urdaibaik buelta eman dio ligari

Bermeotarrek asteburu biribila osatu dute eta bi erakustaldiri esker -atzokoa itsas zabalean- lider dira, Oriok kale egin eta gero. «Mirotza» ontziak ezin izan zion bizkaitarren nagusitasunari aurre egin eta Pasai Donibaneren eta Castroren atzetik ibili zen.

Ander GARTZIA

Patata tortilla balitz bezala eman dio Urdaibaik buelta San Miguel liga honi eta, jardunaldiko kronometro guztiak txikitu zituen erakustaldia eman eta gero, zartaginaren kirtena eskuan duela bukatu du asteburua. Bizkaitarrek oriotarrek adina puntu biltzea lortu dute, baina banderen kopurua dela medio, denboraldiko seigarren garaipenari esker, sailkapeneko koskarik gorenean kokatu da Urdaibai.

Zarauzko estropezu txikiaren ostean, inork gutxik espero zuen lider aldaketa horren goiz iritsiko zela, baina Jose Manuel Francisco prestatzailea «hamahirukoa» finkatzen joan den heinean agerian geratu da «Bou Bizkaia» ontziaren makineriaren ahala. Atzokoan Andrei Banica errumaniarra izan zen nobedade bakarra.

Hondarribiko uretan jokatutako norgehiagokan izandako emaitzak dira nagusitasun horren isla; bermeotarrek hasierako txanpatik lortu zuten estropada txikitzea eta lehen maniobraz geroztik egurtu zituen aurkariak. Helmugan hamabi segundoko errenta erdietsi zuen bigarren sailkatu zenarekiko, Pasai Donibanerekiko, eta ia 15 sartu zizkion Oriori, aurkari nagusi duenari. Hain justu ere, arraunzaleek talde bizkaitarraren sabaia non ote dagoen galdetzen hasi ziren egun berean galdu zuten oriotarrek lider sendo eta irmoaren itxura.

Kezkak

Gauzak horrela, zalantza ugarirekin egin du topo Joxean Olaskoaga prestatzaileak denboraldiaren zatirik garrantzitsuenean, nahiz eta estropada bukaeran lasai eta itxaropentsu agertu zen. Izan ere, gipuzkoarrek ezer gutxi egin ahal izan zuten «Bou Bizkaia» traineruaren uharari jarraitzeko saiakeran, eta ezinean aritu ziren Pasai Donibanerekin izandako lehian. Luzeek aurrera egin ahala, tarteak zabalduz joan ziren eta ordura arte lider zenak, Oriok, tronua galduko zuela zirudien. Bigarren txandan Castrok egundoko estropada osatu zuen haizeak bortizki astintzen zuen lehen kaletik, eta «La Marinera» ontziak markatutako denbora mehatxu bilakatu zen gipuzkoarrentzat.

Azkenean, usteak ez dira beti ustel eta, suspense eta guzti, epaileek video finisha ere behar izan zutelako, Oriok kantabriarrek baino zazpi ehuneneko gehiago behar izan zituen helmugan eta bermeotar zale andanaren oihuek estali zuten Hondarribiko kai-muturra.

Datorren asteburuan San Miguel ligak Oriora egingo du jauzi eta biharamunean Castrora. Hala, txapelketa lortzeko ia erabakiorrak izango diren zita biak itsas zabalean jokatuko dira. Ikusteko dago Orio bere maila emateko gai izango ote den edota Urdaibaik ildo berari eutsiko ote dion.

Hondarribiko XXIII. Bandera

JoXean olaskoaga «aizperro»

Orioko prestatzailea baikor azaldu zen estropada amaieran: «Aste gogorra izan da. Serio entrenatzen aritu gara eta igarri egin dugu. Kontxa prestatzen ere bagabiltza eta bagenekien asteburu zaila izango zela. Halere, ez genuen uste lidergoa galduko genuenik. Urdaibaik harritu egin gaitu».

Francisco: «Debemos mejorar entre 10 y 15 segundos»

El técnico José Manuel Francisco se mostraba exultante después de que su cuadrilla se hiciera con las dos banderas disputadas durante el fin de semana, aunque se mostraba cauto a la hora de hablar de objetivos.

«Estamos muy contentos con el trabajo que hemos realizado. El sábado hicimos una gran regata y, aunque hoy teníamos a Orio junto a nosotros, los chicos han salido con la cabeza fría. Hemos remado muy bien», señalaba el técnico gallego. Y es que la mejoría mostrada por la «Bou Bizkaia» en mar abierto en apenas una semana ha sido una de las notas más reseñables de esta jornada.

«El parón de competición no nos vino muy bien y lo acusamos mucho en Zarautz, y es que somos un equipo en construcción. Físicamente la gente del bote agradece un descanso así, pero nosotros necesitamos meternos en el hilo del estrés de la competición», explicaba el preparador de los Txos. «Hemos ajustado algunos reglajes respecto a la semana pasada y la verdad es que hemos remado muy bien yendo de popa, nuestro punto débil. Se ve que hemos logrado compensarlo y la mejoría salta a la vista».

Con esta nueva victoria los bermeanos se colocan al frente de la clasificación, todo ello cuando el calendario arraunlari entra en su zona más álgida y las miradas se centran el la bandera de la Concha. Sin embargo, no parece alterar los planes de José Manuel Francisco: «Ahora mismo no podemos centrarnos en nada, sabemos que todavía necesitamos mejorar entre 10 y 15 segundos para aspirar a todo y tenemos que ir poco a poco limando cosas. Vamos para arriba».

A. G

1.tXanda

2.tXanda

3.tXanda

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo