GARA > Idatzia > Kultura

Bidaia birtual batek Shanghaitik Bilbora ekarri zuen Fito Cabralesen taldea

Etxetik milaka kilometrora dauden arren, ez zuten hutsik egin. Fito & los Fitipaldisek, modu birtualean izan bazen ere, kontzertua eskaini zuten atzo Shanghai urrunetik. Txinan dira musikariak, izan ere, 2010eko Erakusketa Unibertsalean parte hartzeko gonbita jaso zuten, Bilbok Txinako hirian duen erakustokiaren eskutik. e

p040_f01_199x116.jpg

O. LARRETXEA

«Benetan Fitoren taldea al da jotzen ari dena? Bai. A, baina grabaketa izango da. Ezetz ba; Shangain daude beraiek eta ikusten ari zarena zuzeneko emisioa da». Horrelako azalpen ugari entzun zen atzo eguerdian Bilboko Plaza Barrian, bildutako askok ez baitzuten oso argi zer zen Fitoren kontzertuaren «kontu hori». Onena, hortaz, hasieratik azaltzea.

«Salud bilbao!»

Jaietako zapi urdina lepoan zuela, oholtzara igo orduko, Bilboko ikusleekin oroitu zen: «Agur bero bat, Bilboko Aste Nagusian erdi mozkorrik zabiltzaten guztioi», bota zuen gazteleraz, eta agurrak, noski, txalo zaparrada eragin zuen ikusleen artean. Hain zuzen, Txinatik bertatik Efe-ri eskainitako elkarrizketa batean aitortu zuen atzo pentsamendua bitan banatuta izatea ekidinezina zela. «Hemen egon arren -Txinan-, geure lekua ez den honetan alegia, badakigu Bilbon guztiak marianitoa edo ardotxoa eskuan daudela, eta horrek ilusio handia egiten digu». Eta ez zen ez batere oker ibili, izan ere, terrazetan gehienak bermuta hartzen baitzeuden. Fitok, bestalde, jai giroarekin bat egiteko-edo, abesti bat bukatu eta beste bat hasi aurretik whiskyari tragoxka ematen zion. «¡Salud Shanghai, salud Bilbao, salud pal mundo! Este whisky es pa mi!» oihukatuta eman zion hasiera «Whisky barato» kantuari. Hortik aurrera erraza izan zen erritmoari eustea, «Un buen castigo», «Viene y va», «Por la boca vive el pez» eta beste hainbat abesti ezagun eskaini zituzten-eta.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo