Kultura

Aisiari gorazarre eginez jantziko ditu kaleak Getxophoto jaialdiak

Laugarren urtez Getxoko kaleak argazki galeria erraldoi bilakatuko dira bihartik aurrera. Europa eta Ipar Amerikatik iritsitako hogei argazkilarik aisialdi aukera ezberdinak erretratatu dituzte eta urriaren 3ra bitartean izango dira ikusgai herriko hainbat gunetan. Jaialdia Areetako Andres Isasi musika eskolan abiatuko da, argazkilarien eta lehenengo aldiz komisario lanak egin dituen Frank Kalero kataluniarraren arteko elkarrizketa ireki batekin.