GARA > Idatzia > Euskal Herria

Maiatzaren 8an elkartasun tantak batzeko prest da Herri Urrats

Arantxa MANTEROLA | BAIONA

Herri Urratsen antolatzaileak garaiz hasi dira hurrengo urteko edizioa prestatzen, dagoeneko, data, logotipoa eta leloa zehaztuak baitituzte. Tokia, berriz, betikoa izango da, alegia, Senpereko lakua. Tokiari lotua da, hain zuzen ere, leloa, «Laku bat munduan», milaka elkartasun tanta bildu eta indarrak putzu handi batean, «euskararen lakuan», metatzeko xedearekin.

Herri Urratsen bildutako dirua Xalbador ikastetxearen egoitza eraberritzera bideratuko dute. Kanboko ikastetxea duela 28 urte jarri zuten abian eta, geroztik, garapen itzela izan du. Egun, 250 bat ikasle, 25 irakasle eta 11 langile ditu. Eraberritze lanak handiak izango direnez, aurten ohi baino lehenago hasi dute kanpaina. Beraz, antolatzaileek 2011ko agenda berrietan, maiatzaren 8a gorriz azpimarratzea eskatzen diete euskaltzaleei.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo