GARA > Idatzia > Ekonomia

Seaskako irakasle ordezkoak Hezkuntzarekinhaserre dira

A. M.

Eskolaurreko eta Oinarrizko Hezkuntzako ikastoletako irakasle ordezkoak Hezkuntza Ikuskaritza- rekin dituzten «arazo administratibo larriak» salatu dituzte.

Dordoina departamenduko Ikuskaritzak 2009- an irakasleon kontratuen kudeaketa bere ardurapean hartu zuenetik gorabeherek ez dute etenik izan. Askotan hileko soldata zatika jasotzen dute eta badira sei hilabeteetan «zentimo bat ikusi ez dutenak ere». Lan-kontratuak eta nominak, berriz, oso berandu igortzen dizkiete eta edozein dokumentu administratiboa erdiesteko, sekulako zailtasunak dituzte.

Horrek guztiaren aurrean, soldata hilero eta osorik jasotzea, nomina ere epe berean bidaltzea eta behar dituzten agiri guztiak ere berehala igor diezazkieten exijitu dute.