GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

azpeitia I Zilarrezko Mailako azken ekitaldia

Rodriguezek eta Kañamaresek txapela lortzeko dezente sufritu behar izan dute

p043_f02.jpg

J.L. I

Kañamares III.ak eta Rodriguez II.ak irabazi zuten atzo Azpeitian Zilarrezko Mailako finala, Mugertza III.a eta Dorronsoro mendean hartuta. Kañamares I.a zen final honetan aritzekoa, baina min hartuta dago, eta haren ordez Rodriguez aritu zen.

45 ontzakoa erlojuz kontra moztuz hasi zen final hau. Rodriguez-Kañamaresek 40 segundoan bota zuten enborra eta zazpi segundoko tartea egin zuten. Bigarren lanean, 45 ontzakoa zutik jarrita erdibitu behar izan zuten, eta nafarrak eta segoviarrak aldea handitu egin zuten. 1.19 izan zen beraien denbora eta bikote gipuzkoarrarena, berriz, 1.25.

Hirugarren lanean 60 ontzakoa moztu behar izan zuten, eta hor aldea handitu egin zuten. Rodriguezek eta Kañamaresek, 2 minutu eta 23 segundo behar izan zituzten enborra botatzeko, eta hamaika segundo gehiago atera zieten aurkariei.

Laugarren lanean heldu zen lehen garaipena Mugerzta III.a eta Dorronsororentzat. Bi 45 ontzako moztu behar zituzten, eta 1.52ean amaitu zuten lana, aldea lau segundoan murriztuz.

Azkeneko lanean, txanda librean, bi 45 ontzako bi kana-erdiko eta beste horrenbeste 60 ontzako moztu behar izan zituzten. Mugertzak eta Dorronsorok lan erdietan aurka zuten aldea berdindu zuten, baina bigarren aldean behera egin zuten, eta azkenean proba hau ere segoviarrak eta nafarrak irabazi zuten. Denetara, 17.37 izan zen Rodriguez II.aren eta Kañamares III.aren denbora, eta 17.58, berriz, Dorronsororen eta Mugertza III.aren denbora.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo