GARA > Idatzia > Kultura

IKUSKIZUNA

«Go!azen» telesaileko aktoreek haurrei dantzatzen irakatsiko diete bihar

Bilboko ume eta gazteek «Goazen Dantzatzera» ikuskizun musikalaz gozatzeko aukera izango dute bihar, eta ETBko «Go!azen» telesail arrakastatsuko antzezleek zenbait koreografia irakatsiko dizkiete. Musika eta dantzaren bidez umeen eta gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko ekimena da, umeen eta gazteen gogokoak diren aisialdiko jarduerak euskaraz eskainiz. Ikuskizuna eguerdiko hamabietan hasiko da, Areatzeko kioskoaren atzeko aldean, eta doakoa izango da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo