GARA > Idatzia > Kultura

Kate motzean | Ainhoa Etxaide

«Oporretan deskonektatzen saiatzen naiz, baina nekez lortzen dut»

p048_f03.jpg

Udari kafe usaina dario Etxaideren iritziz, egin berria den kafearen usain gozoa. Garai honetan du lasai eta patxadaz gosaltzeko beta, izan ere. Deskonektatzea gustatzen zaio, baina ez du beti lortzen.

Udak iradokitzen dizun hitza edo adjektiboa?

OPORRAK. Eta bestelako hitzak hori bezain topikoak, hondartza, kotxe karabana eta gau giroa.

Eta usaina?

Goizeko kafea, azkenean lasai gosaltzeko aukera.

Eguzkitan ala itzaletan?

Eguzkitan.

Hondartzan ala mendian, MP3a edo irratia?

Ez bata ez bestea. Hondartzan olatu hotsa.

Egunkaria ala Liburua?

Liburua, baina egunkaria beti gertu.

Mugikorra beti ondoan duzula edo noizean behin piztuz?

Egunean behin piztu eta, ahal bada, ezta hori ere. Dena den onartzen dut: ondoan beti, itzalita bada ere.

Inora oporretan joaten zarenean guztia ondo lotuta eramatea gustatzen zaizu edo inprobisazioz mugitzen zara?

Ezustekorik gabe, abentura nahikoa izaten da kurtso osoari aurre egitea!

Maleta handiarekin ala txikiarekin?

Ume txikiarekin gero eta traste gehiago, eta beti zerbaiten faltan.

Argazki-makinarekin dena gordetzen duena ala memoriaz fidatzen dena zara?

Argazki-makinarik gabe.

Egin duzun oporraldirik bereziena?

Ikasketak bukatu nituen urtea, Euskal Herritik atera gabe sekulako oporraldi berezia egiten bukatu nuen.

Egiteko duzun ametsetako oporraldia?

Afrikan, herrialde ezberdinak ezagutzen.

Udan huts egiten ez duzun urteroko zita?

Bilboko jaiak azkenaldian, xarma berezia du Marijaiak.

Uda perfektu hura gogorarazten dizun kantua?

Hertzainak-en edozein. Uda hartan jo eta jo bazter guztietan.

Irakurri eta erabat harrapatu zintuen liburua?

«La conjura de los necios». Gasolindegi batean erosia, hondartza bidean libururik ez nuela gogoratuta, ingelesez ez zen liburu bakarra. Seguru ezer espero ez nuelako harrapatu ninduela.

Euskal Herriko giro politikoa deskribatzeko erabiliko zenukeen fenomeno atmosferikoa?

Hego haizea. Denak aztoratzeko modukoa. Burua hotz eta bihotza bero-bero.

Egoera ekonomikoak iradokitzen dizun kolorea?

Gorria. Lortuko dugu.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo