GARA > Idatzia > Euskal Herria

Gipuzkoako Batzar Nagusietan akordioak izan dira oinarri

GARA |

Gipuzkoako Batzar Nagusien batzordeak osatzeko atzo egin zen bilkuraren arabera, Bilduk bost batzordetako lehendakaritza izango du, EAJk hiru izango ditu eta PSEk bi.

Batzar Nagusietako iturriek adierazi zutenez, koalizioaren eskuetan geratuko dira berauen funtzionamendua arautzen duten beste lau batzorde ere. Banaketa horrek aurreakordio bat izan zuen oinarri, horregatik, ez zen banaketaren aurkako bozik izan, nahiz eta PPk abstentziora jo zuen.

«Banaketa hauek jarraipena ematen diote akordioak oinarri dituen politikari» adierazi zuten. Euren esanetan, hasieratik egin zuten akordioen aldeko apustua eta hau beste adibide bat da. PSEk iragarri zuenez, Rafaela Romero eta Lore Suarez izango dira bere bi lehendakariak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo