GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Euskal Herria nazioa dela esateko hitzordua

Bi hamarkadatan Euskal Herritik igaro gabe egon ostean, Espainiako Itzulia herri honetako errepideetatik ibiliko da heldu den irailean, euskal herritarrek eskatu ez arren, antolatzaileek eta hainbat instituziotako ordezkariek hala nahi izan dutelako. Zalantzarik ez dago kirol-irizpideei baino, erabaki politikoei erantzuten diola Vuelta delakoaren etorrerak, oso ohikoa baita gurean kirola asmo politikoekin nahastea, batzuetan herritarrek eurek bultzatuta, baina beste batzuetan agintarien ekimenez. Ildo honetan, nabarmentzekoa da azken urteetan, Patxi Lopez Lakuako Gobernura heldu zenetik, berak gobernatzen dituen hiru herrialdeak «normalizatzeko» egin diren ahaleginak, kirol esparruan ere. Espainiako futbol selekzioaren partidak ikusteko pantaila erraldoiak jarri zituzten lehenik; selekzio horrek irabazitako Munduko kopa ekarri zuten gero; Espainiako saskibaloi selekzioak Gasteizen jokatu zuen, aspaldiko partez; eta orain Espainiako Itzuliaren txanda dela ematen du.

«Hau ez da kasualitatea», adierazi zuten atzo hainbat elkarte, sindikatu eta alderditako ordezkariek. Argi dago ez dela kasualitatea. Baina, iraileko hitzorduak gauza onik ere badu. Izan ere, aukera paregabea eskainiko du Euskal Herria nazioa dela errepideetan aldarrikatzeko. Ziur milaka euskaldunek aukera aprobetxatuko dutela. Eta mundu guztiak ikusiko du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo