GARA > Idatzia > Kultura

Izendapena

Garazi Lopez de Etxezarreta Gipuzkoako Kultura zuzendari nagusi izendatu dute

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak Garazi Lopez de Etxezarreta Foru Aldundiko Kulturako zuzendari nagusiaren izendapenaren berri eman zuen atzo. Izendapena abuztuaren 2an burutu zen. Lopez de Etxezarreta Ikerne Badiolak daraman Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko kide izango da. Zuzendari berria Errenteriako Udaleko zinegotzia da eta Eusko Ikaskuntzako erakunde-harremanen arduraduna ere izana da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo