GARA > Idatzia > Euskal Herria

UPN-PP itunaren ondoren berriro dei egin dio EAJri ezker abertzaleak

Azaroaren 20ko hauteskundeetarako UPNk eta PPk berriro bat egin izanak aliantza abertzalearen balioa berresten duela ondorioztatu du ezker abertzaleak, eta EAJren jarrera «itxi eta erasokorra» oraindik ulertezinago egiten duela uste du. Ahalegin horretan segituko duela esan du ezker abertzaleak, baina EAJk ere bereari eusten dio; Nafarroan Zabaltzenekin egingo duen koalizioa bide egokia dela adierazi du.

p010_f01.jpg

GARA |

«Herri erantzun herritar baten bila» lanean jarraitzeko asmoa duela adierazi du ezker abertzaleak, EAJk azaroaren 20ari begirako eskaintzari ezetza ematen dion arren. Izan ere, ostegunean UPNk eta PPk ordu eta erdiko bilera bakar batean eskuratu zuten akordioak abertzaleen arteko elkarlanaren balioa frogatzen duela egiaztatu dute independentistek.

Prentsa ohar batean ezker abertzaleak azaldu duenez, Yolanda Barcinak eta Mariano Rajok hartutako erabakia «EAk, Alternatibak eta ezker abertzaleak egiten dugun proposamenak duen balio handiaren erreferentzia argiena da. Europako eskuinik atzerakoiena momentu politikoaren garrantziaren eta aliantza proposamenak esparru abertzale, demokrata eta aurrerakoi zabal batean izan duen harrera onaren jakitun da», nabarmendu du.

«Zentzu horretan, interes alderdikoi eta elektoralisten gailentzetik uler daiteke soilik EAJk aliantza proposamenarekiko duen jarrera itxi eta erasokorra», erantsi du ezker abertzaleak. Bere ustez, argi dago «gure nazio eskubideen defentsak Madrilera herri bezala joatea eta jardutea exijitzen duela, ez bakoitza bere albotik».

EAJ, ezetzean tinko

Hala ere, EAJk bere ezetzari eusten dio, baita Nafarroan ere, Bizkaian jeltzaleen agintari nagusi den Andoni Ortuzarrek atzo argi utzi zuen bezala.

ETBn elkarrizketa egin zioten eta Ortuzarrek ez zuen zalantzarako tarterik utzi: «Geu gure aldetik joango gara eta beraiek beraien aldetik, eta hiritargoak erabaki dezala». BBBko presidentearen esanetan, «30 urte daramatza EAJk Madrilen, eta orain Bildukoak datoz, `goazen denok elkarrekin Madrilera' esanez. Zerbait sarkastikoa ez balitz, parrez hasiko ginateke», erantsi zuen.

Nafarroari dagokionez, UPNk eta PPk berrosatu duten koalizioak ez duela bere posizioa aldaraziko aditzera eman zuen Andoni Ortuzarrek. Bere hitzetan, EAJ ez da bakarrik gelditu, «independenteekin ere» lan egiten duelako, bai eta «jende gehiagorekin» ere. Horiek horrela, elkarlan horretatik aterako den tresnak «bere potentziala mantenduko du» Ortuzarren ustez.

Aralarrek ezker abertzaleari, EAri eta Alternatibari emandako baietza dela-eta, haserre agertu zen BBBko burua. «Ezker abertzale erradikalaren sirena kantuen aurren men egin du», ziurtatu zuen.

Jose Angel Agirrebengoa Nafarroako EAJko presidentea zuhurrago azaldu da. Izan ere, hurrengo asteburuan Aralarrek egingo duen kongresutik zein erabaki ateratzen den ikusi arte itxarotea komenigarri dela adierazi du Grupo Noticias-i emandako elkarrizketa batean. Hori bai, Agirrebengoak ere EAJk eta Zabaltzenek osatuko duten koalizioak indarra izango duela pentsatzen du.

ESTATU KRISIA

Ezker abertzaleak nabarmendu duenez, Estatua «ez da gauza aldarrikapen nazionalei inolako alternatibarik eskaintzeko», eta, ondorioz, «premiazkoa» da abertzaleek indarrak metatzea.

«Bi Bloke»

Andoni Ortuzarren arabera, «bi bloke erradikal» daude uneotan Nafarroan: UPN eta PPren artekoa eta indar abertzaleek osaturikoa. Beraiek erdian daudela eta boto horiek bilatuko dituztela esan du Ortuzarrek.

Aralar dice que no habrá marca NaBai y Zabaltzen estará el 20-N

El acuerdo UPN-PP dejó también otras resacas en el ámbito de las fuerzas abertzales y progresistas. Por ejemplo, el coordinador de Aralar en Navarra, Txentxo Jiménez, aseguró que la marca Nafarroa Bai no estará en las próximas elecciones estatales y pidió «responsabilidad» a los socios para que la coalición pueda mantener el compromiso que tiene para la actual legislatura en el Parlamento navarro o los ayuntamientos. Como es sabido, Aralar tiene registrada la marca NaBai. Y tras la salida de socios como Batzarre y EA, ya el pasado 22-M las fuerzas que todavía quedaban en la coalición usaron otra fórmula: Nafarroa Bai 2011.

Jiménez aseguró además que su partido «lamenta» que «no haya sido entendida» ni por el PNV ni por los independientes de NaBai, ahora integrados en Zabaltzen, «la potencialidad» que tiene una unión electoral de izquierdas y abertzale con la izquierda abertzale, EA y Alternatiba para el 20-N.

Zabaltzen, que por ahora es sólo una asociación y no un partido, compareció también en rueda de prensa para afirmar que, como se preveía, estará en las próximas elecciones generales. No desveló la fórmula, pero a tenor de sus posiciones políticas lo más seguro es que confluya exclusivamente con el PNV.

En cualquier caso, Koldo Martínez, que ejerció como portavoz, afirmó que su idea sería crear «una gran coalición» que esté basada en los principios y valores de Nafarroa Bai. Y apuntó que «Zabaltzen no ha dicho no a ninguna gran coalición de la Navarra real. Vamos a ir a las elecciones juntos los que defendemos los pilares en los que se fundó el edificio de Nafarroa Bai».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo