GARA > Idatzia > Kultura

LITERATUR ZIKLOA

«Eztabaidak literaturarekin», Iñaki Uriarte eta Enrique Vila-Matasekin

Jende aurreko elkarrizketen bitartez literaturako zenbait irudirengana hurbiltzeko antolaturiko «Eztabaidak literaturarekin» zikloa berriz hasiko da irailaren 20an Bilbon, udako oporren ondoren. Topaketan, Iñaki Uriarte eta Enrique Vila-Matas idazleek egunkariari buruz hitz egingo dute, literaturako genero den aldetik. «Eztabaidak literaturarekin» zikloko elkarrizketak hilero izaten dira, astearte arratsaldetan, 19.30etik aurrera, Bidebarrietako liburutegiko ekitaldi aretoan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo