GARA > Idatzia > Kirolak> Futbola

National

Avironek nabarmen egin du okerrera eta egoera oso larrian dago berriro ere

QUEVILLY 2

AVIRON 0

Jon LEUNDA

Aviron gaixorik zegoela jakina zen, baina bazirudien hobera egin eta osatzeko bidean zela. Aldiz, azkeneko bi partidek bestelakoa erakutsi dute, eta berriro ere egoera larrian dago. Garrantzi handiko neurketa zuen herenegun gauean Avironek, baina punturik gabe itzuli behar izan zuen Lapurdiko hiriburura.

Zuri-urdinek ez zuten gaizki jokatu, baina golak sartzea ikaragarri kostatzen zaie, eta, golik egin ezean, futbolean ez dago irabazterik. Atea hutsean mantenduz gero, punturen bat batu daiteke behintzat, baina hori ere lortzen ez bada, ez dago kirol honetan ezer asko egiterik.

Hori gutxi balitz, berriro ere bat gutxiagorekin amaitu behar izan zuen partida Avironek, bigarren zatiaren erdialdean Guillouk bigarren txartel horia ikusi eta aldageletarako bidea hartu baitzuen. Partida asko daramatzate lapurtarrek bat gutxiagorekin amaituz, eta horrela zaila da ezer lortzea. Hamaikarekin ere komeriak izaten badituzte, bat gutxiagorekin askoz gehiago. Konpondu beharreko arazoa da hori.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo