GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Aurrera begira ari direnen aurkako polizia-jazarpena

Atzo, Auzitegi Nazional espainolean, beren lan politikoa dela-eta, hamar euskal gazteren aurkako epaiketa hasi zen egun berean, Balmasedan gazte bat atxilotu zuen Ertzaintzak, joan den martxoaren 29ko greba egunean autobus baten azpian lehergailu bat jarri izana egotzita. Itxuraz, errepresio agerpen biok ez dute zerikusirik; hala ere, arratsaldean ezker abertzaleak egin zuen salaketak polizia-jazarpen beraren ondorioen artean kokatu zuen Imanol Gonzalezen atxiloketa. Ezker abertzaleko kideek haren aurkako akusazioa ukatu eta, esan zutenez, euskal gazteriari bere helburuak bideratzeko eskaintza politiko bat eztabaidatu eta lantzen ari diren gazteetakoa da karrantzarra. Salatutakoa bat dator Estatu espainolaren jarrerarekin. Aurrera begira lanean dihardutenak «lehengora itzuli» direla ikusarazi nahi dute behin eta berriz, horretara eurek zirkinik ere egin gabe lehengoan jarraitzen dutela ezkutatu ahal izango balute bezala. Izan ere, epaiketa politikoek, euskal presoei ezarritako espetxe politikak eta oro har lehengo errepresio dinamika berari eusteak argi eta garbi agertzen dute Estatuaren ahalegina, Euskal Herrian aro berria ahalbidetu duen prozesua oztopatzeko ahalegina, hain zuzen. Eta testuinguru horretan, nabarmena da euskal gazteriaren parte handi batek prozesu horri egin diezaiokeen ekarpenaren beldur dela.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo