GARA > Idatzia > Kirolak> Futbola

Frantziako Kopa

Genetsek luzapenean lortu du sailkatzea

LEGE 0
GENETS 1

J.L.

Angeluko Genets izango da Avironekin batera hurrengo kanporaketan izango den euskal taldea. Hori-berdeek lan asko egin behar izan zuten beraiek baino maila bat beherago dagoen taldea mendean hartzeko, eta luzapenean erabaki zen auzia.

Neurketa estua izan zen. Bi taldeetako inork ez zuen arriskurik hartu nahi izan, eta horrelako partidak berdinean amaitzen dira normalean. Hau ere horrelaxe amaitu zen, baina luzapena hasi eta berehala lortu zuen gola Sauvestrek, eta horri eusteko gai izan ziren amaierara arte.

Etxekoak ahalegindu ziren emaitza berdintzen, baina euskal jokalariek atzean oso lan ona egin zuten, eta Frantziako Kopan aurrera egitea lortu ahal izan zuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo