GARA > Idatzia > Euskal Herria

HIZKUNTZA

Euskaltzaindiak «Euskara» agerkariari buruzko inkesta bat jarri du abian

Euskaltzaindiak inkesta labur bat jarri du martxan erabiltzaileek «Euskera» bere agerkari ofizialaren inguruan duten iritzia jasotzeko. Inkesta www.surveymonkey.com/s/Q9B36ZJ helbidean egin daiteke. «Euskera» agerkariak 2009an eraberritze prozesu bat abian jarri zuen, Europa Pressek gogoratu duenez. Latindex irizpideak bete eta aldizkari zientifiko gisa homologatu nahian, hainbat aldaketa gauzatu ziren: kanpo adituen ebaluazioak, artikuluen laburpen eta hitz-gakoak lau hizkuntzatan argitaratzea, datu-base garrantzitsuetan indexatzea... Agerkariaren bitartez, helburu bikoitza gauzatu nahi du Euskaltzaindiak: bere jardun akademikoaren berri eman eta euskararen alorreko ikerketa bultzatu. Asmo horri atxikiz, eta teknologia berriak ematen dituzten aukerak baliatuz, bere irakurleekiko harremana eta irisgarritasuna sustatu nahi ditu. Hargatik, irakurleek aldaketa horiek nola balioetsi dituzten jakiteaz gain, gai zehatz batzuei buruz duten ustea ere ezagutu nahi du Euskaltzaindiak: argitaratzen dituen edukiei buruzko balioespena; prezioa egokia den; eta, oro har, irakurleak interesgarri deritzon beste edozein alorren gaineko iritzia.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo