GARA > Idatzia > Euskal Herria

Elkarretaratzea deitu dute Anoetan gaurko, AHTren desjabetzeei ezetz esateko

GARA | DONOSTIA

Euskal Herriko hainbat eragile biltzen duen AHT Gelditu! Elkarlana koordinakundeak elkarretaratzea deitu du gaurko, Anoetan, 8:30ean, Hernialde-Zizurkil zatiko nahitaezko desjabetzeak geldi daitezen eskatzeko. Anoetan, akten sinatzea dago aurreikusita gaurko. Koordinakundeak nabarmendu duenez, «oso esanguratsua da» horrelako tramiteekin aurrera jarraitzea galdeketa batean herritarrek AHTri ezezkoa eman dioten herrian.

Egungo krisi egoera larrian, proiektuan dirutza sartzen ari dela salatu du AHT Gelditu! Elkarlanak, administrazioa hipotekatuz. Horrekin batera, martxan dauden lanak salatu dituzte, baita Iñaki Arriola sailburu ohiak iragarritako lanpostuen sorrera gezurtatu ere. «AHTk pobrezia baino ez du sortzen, obrek hitzarmena betetzen ez dutelako jendea kaleratua izaten da eta enpresak ixten dira», adierazi dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo