GARA > Idatzia > Kultura

Sarriegiri buruzko webgunea aurkeztu du Eresbilek, Donostia danbor hotsez betetzeko zorian dela

«San Sebastian Martxa» Donostiako egun handian doinurik entzunena izango bada ere, Raimundo Sarriegik beste lan asko konposatu zituen. Horien berri eman nahi du Eresbilek, haren heriotzaren mendeurrenean.
p048_f01.jpg

Nagore BELASTEGI | DONOSTIA

San Sebastian eguna ospatu baino hiru egun lehenago jarri du abian Eresbil euskal musikaren artxiboak Raimundo Sarriegiri, danborradaren doinuen sortzaileari, eskainitako webgune berezia. Aitzakia bere heriotzaren mendeurrena da (1813ko apirilaren 23an zendu zen) eta pasa den larunbatean hasi ziren omenaldi-ekitaldiekin bat egiten du.

http://www.eresbil.com/web/sarriegui/presentacion.aspx helbidea zuzenean idatziz, edota Eresbil.com atariko «Gaikako web orriak» atalera joz, topatu dezakegu konpositoreari buruzko informazio guztia.

Honen berri Eresbileko zuzendari Jon Bagüesek eman zuen, Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatearen laguntzaz. Izagirrek esan bezala, donostiarrek txikitan ikasten dute «San Sebastian Martxa» kantatzen, baina Sarriegi hori baino askoz gehiago da. Konpositoreari buruz dagoen informazio guztia -historialariek datu gehiago aurkitzen dituzten heinean osatuz joango dira- Eresbilen biltzen da.

Hala, webgunean atal desberdinak aurkitu ditzakegu. Alde batetik biografia dago, Jose Luis Ansorena txistulariak idatzitakoa. Bertan, konpositorearen bizitzaz gain, jaio zen unean (1838. urtea) Donostia nolakoa zen azaltzen du. Hor biltzen dira ere 1813an hiriko alde zaharrean izan zen sute handiaren berri ematen duten erreferentziak.

Grabaketak eta partiturak

Testuei laguntzen dieten argazkiekin batera, oso garrantzitsuak dira Sarriegiren partiturak. Guztira 95 deskargatu daitezke, 75 doinu original eta horien zenbait moldaketa. Horiekin batera azpimarragarriak dira danborradetako grabazioak. Zaharrena 1924koa da, Columbia Bandarena, Secundino Esnaolaren gidaritzapean jo zuen pieza, alegia. Bertan nabaritu daiteke nola danbor-doinuak, egun entzuten ditugunekin alderatuz, desberdinak diren, ordutik Martxak jasan dituen moldaketen erakusle.

Beste atal batean inauteriei buruzko informazioa biltzen da, 1816tik hasita 1869. urtea bitartean, Sarriegik urte horietan izan baitzuen esku hartzea ospakizunean. Datuak osatzeko web-lotura ugari daude, adibidez, Kaldereroen gunera.

Ficha

Intérpretes: Alina Pogostkina, violín. Orquesta de Euskadi.

Director: Stefan Asbury.

Programa: Ravel à son âme de Pesson. Concierto para violín y orquesta de Berg. Sinfonía nº8 de Beethoven.

Lugar y fecha: Donostia, Auditorio Kursaal. 14/01/2013.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo