GARA > Idatzia > Iritzia> Gutunak

Iñaki Alegria, Itziar Goienetxea Xabier Alegriaren familiaren izenean

Jaurlaritzak ere salbuespen politika presoekin

Xabier Alegria Loinaz euskal preso politikoaren senide eta lagunok Ertzaintzak gure senide eta Xabierren ama zenaren hiletan ezarri zuen protokolo ezohikoak geure sakonenean mindu gintuen. Aski dira zenbait adibide. Xabier esku-burdinak lotuta izan zuten uneoro, baita elizkizunean ere. Zutik jarritako zortzi ertzainek inguratu zuten elizkizunak iraun zuen bitartean, hurbileneko senideek hitz bakar bat esan edo besarkada bat eman ziezaioten eragotzi zutelarik (bere anaiek edo alabek barne).

Elizkizunaren hasieran emazteari ere ukatu egin zioten bere ondoan esertzea eta taldeko buruak nolabaiteko kontsulta egin ondoren soilik eta emazteari bakarrik utzi zioten bere ondoan egoten. Zoritxarrez ezagutu ditugun espetxeetako trasladoetan nahiz epaitegi arrotzetan ere aplikatzen ez diren protokoloak aplikatu ziren.

Dolua bizi eta elkarrekin arintzeko behar lukeen topaketa propio zapuztu zuen Ertzaintzak.

Orain, beharrezkoa ez zen mina eragin digunari begira, galdetzen diogu hau ote den lehendakariak edo Segurtasun sailbu- ruak azpimarratzen duten jokabide berria. Hau ote den euskal preso politikoei eta beren senideoi ezartzen zaigun politika berezia gainditzeko modua.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo