GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Eguigurenek Rubalcabari berari ere eskatzea zuen

Zentzuzko gauzak esan zituen atzo Jesus Eguiguren PSEko presidenteak. Batzuk begi bistakoak; esate baterako, bai Gobernu espainiarrak bai ETAk mugitu beharra zutela, eta zailena gertatu zela, ETA mugitzea, alegia. ETAk mugimendu nabarmen eta garrantzi handikoak egin ondoren Gobernu espainiarrak «ezikusiarena» egitea jarrera okerra da Eguigurenen ustez, eta euskal gizartearen eta indar politiko gehienen ustez. Horregatik, PSEko presidenteak euskal presoen sakabanaketa bukatzeko eskatu zuen, ez baitu zentzurik, esan zuenez. PPko Gobernuaren ustez, ordea, presoen eta haien senide eta lagunen eskubideak urratzeak badu zentzua, errepresio eta mendeku tresna gisa. Eguigurenek berak ere bere garaian -«zentzuzkoa» iruditzen zitzaionean- defenditu zuen neurriak, baina, inoiz ez du zuribiderik izan, eskubide urraketa nabarmena izateaz gain, Estatu espainoleko legeen beraien aurkako baliabidea baita. Nolanahi ere, ongi etorria da euskal gizartearen nahiarekin bat datorren eskaera.

Eguigurenen ustez, gauzak ondo doaz, horretarako «politikak» lagundu ez duen arren. PPren Gobernuaz ari da, eta arrazoi du, baina bere alderdia Madrilgo Gobernuan zela ere lagungarria izango zatekeen, esate baterako, presoei ezarritako politika ankerra bertan behera uztea. Orduan Eguigurenek Perez Rubalcabari berari sakabanaketa bukatzeko eskatzea zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo