GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-06-30
Gurasoen atxikimendua Hezkuntza Deialdiari

IRUŃEA

Euskal Herri osoko hainbat guraso elkarteetako ordezkarik gaur egungo hezkuntza ereduaren gaineko «eztabaida integrala» eskatzen duen Hezkuntza Deialdiari atxikimendu osoa eman diote. Horien esanetan, Euskal Herriko unibertsitate ereduak ez ditu betetzen bete beharko lituzkeen bi funtzioak: «Bata, indibiduala, norbanakoen goi mailako formazioari eta garapenari dagokiena, eta bestea, kolektiboa, eta herriaren eta kolektibitatearen garapen sozial, kultural eta zientifikoari lotuta dago».

Horiek bete daitezen, hezkuntza ereduaren gaineko eztabaida integrala egiteko eskatzen dute, «Euskal Herriaren eta euskal herritarren beharrak, premiak, nahiak eta eskubideak ardatz izango dituen eztabaida integrala».

Harreman hori egon dadin, ordea, «baldintzak sortzeko» eskatzen diete «instituzio akademiko, administratibo eta herri ekimenekoei».

«Inposaketarik ez!»

Modu horretan adierazi zuten unibertsitateko bigarren aldaketa multzoa erabat gaitzesten dutela. Euskal Herriak behar duen unibertsitateranzko aldaketa da lehenengoa, eta bigarrena inposatutakoa da, Bolognako prozesuari dagokiona.

«Modu inposatuan ari dira ezartzen EuskalHerrian, goi mailako hezkuntzaren eta hezkuntza ertainaren artean gertatu beharreko uztarketa lana alboratuta», salatu zuten guraso elkarteetako ordezkariek.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Hora de trabajar en Euskal Herria
Mundua
Sin luz, Gaza comienza ya a morirse de sed
Kirolak
Basso y Ullrich, entre los implicados
Euskal Herria
Zapatero: «El Gobierno respetará las decisiones de los ciudadanos vascos»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss