GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-06-30
San Pedro Jaiak Lekeition eta Sopelan
Kaxarranka, santuaren Kilin-kala eta Eguzki-dantza; tradizioa bete da
San Pedro eguna Lekeition hiru ekitaldiri lotuta dago. Hiruretatik ezagunena Kaxarranka da, XVIII. mendeko kutxa baten gainean eginiko dantza. Izan ere, ikustekoa da dantzari trebearen agerraldia eta mantendu behar duen oreka, kutxa arraunlariek oratuta baitago. Atzo, behintzat, eguraldia lagun izan zuten, euriak mehatxatu arren.

LEKEITIO

Goiz hasi ziren atzo Lekeition San Pedroren omenezko ospakizunak. Tradizioak «dei eittekuak» agintzen ditu goizeko zazpiak aldera, antzina arrantzaleak itsasoratzeko deialdiak zirenak.

Goiz erdian, Kaxarrankaren dantza egiten dute, eta mezaren ostean, Santa Maria elizatik abiatzen den kalejiraren ordua izaten da. Urtearen buruan santuaren irudia gordetzen duen kutxaren parean Kilin-kala deitzen dutena egiten dute, santua itsasora hurbiltzen baitute. Eguzki-dantza andrazkoen aurresku ederra eginda zarratu zituzten goizeko ekitaldiak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Hora de trabajar en Euskal Herria
Mundua
Sin luz, Gaza comienza ya a morirse de sed
Kirolak
Basso y Ullrich, entre los implicados
Euskal Herria
Zapatero: «El Gobierno respetarį las decisiones de los ciudadanos vascos»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss