GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-06-30
«Estatuek Euskal Herriari ezarri dizkioten mugak altxatzea», negoziazioaren ardatza ETAren ustez
Jose Luis Rodriguez Zapateroren jakinarazpenaren ondoren, ETArekin Gobernu espainolak irekiko duen elkarrizketaren «gai ordena» zehaztu beharko da. Orain arte, elkarrizketan «ETA desegiteaz eta haren kideen etorkizunaz» aritu nahi duela esana du Zapaterok, hori baino ez. Euskal erakunde armatuak zabalago eta zehatzago hitz egin du horretaz. GARAri emandako elkarrizketan zera hartu zuen negoziazioaren ardatz: «Estatuek gaur Euskal Herriari ezartzen dizkioten mugak altxatzen dituztela» eta Euskal Herriko prozesua «injerentziarik gabe garatzen dela ziurtatzea».

IRUÑEA

Zertaz hitz egingo dute ETAk eta Gobernu espainolak elkarrizketa abiatzen bada? Jose Luis Rodriguez Zapaterok egindako urratsaren ondoren, horixe da orain egin daitekeen galdera. Gobernuburu espainolari hori galdetu zioten maiatzaren 25ean, Kataluniako irrati batean, eta honako hau izan zen haren erantzuna: «ETAk behin betiko armak utz ditzan gertatu behar den prozesuaz, erakunde bezala desegin dadin. Eta bere kideen etorkizunaz ere bai».

Zehaztapen handiagorik ez du orain arte eman Estatu espainoleko agintariak. Atzokoan ere ez zuen egin. Elkarrizketa berean, esaterako, ETAko «kideen etorkizun» horren gaineko negoziazioak presoak askatzea ekarriko ote lukeen galdetu zioten. «Ez dakit; ez gara hasi hitz egiten ere», erantzun zuen Zapaterok.

Baina ez du PSOEko Gobernuko ordezkari nagusiak bakarrik azaldu mahai horretarako duen gai ordena. ETAk zehaztapen garbiak eman zituen bi aste lehenago, GARAk bi ordezkariei egin zien elkarrizketan. Josu Juaristi egunkari honetako zuzendariak «zertaz hitz egingo duzue estatuekin?» galdetu zuenean, ezer baino lehenago, honakoa adierazi zuten erakunde armatuaren eledunek, elkarrizketaren beste hainbat pasartetan bezala: «Guretzat, prozesu honetan lehen gakoa eta ezinbesteko oinarria Euskal Herrian garatu beharreko prozesu demokratikoan dago».

Euskal eragileen artean adostu beharreko hitzarmen horren garapenetik «gatazka konpontzea ahalbidetuko duen egoera berria» iritsiko dela erantsi ondoren, «Frantzia eta Espainiari prozesu demokratiko horren emaitzak errespetatzea» dagokiela argi utzi zuten.

«Esku-sartzerik gabe»

Zein da, beraz, ETAren asmoa Gobernu espainolaren ordezkariekin eseriko denean? Honela laburbildu zuten elkarrizketa haretan:«ETAk estatuekin burutu beharreko negoziazioa oinarri horien gainean egongo da eraikia. ETAren eta estatuen arteko negoziazioaren mamia abiapuntu horretatik eratortzen da, eta azkenean negoziazioaren ardatz nagusia izango da ziurtatzea estatuek altxatzen dituztela gaur Euskal Herriari ezartzen dizkioten mugak. Horrekin batera, estatuek prozesu demokratiko hori injerentziarik gabe eta beren esku-sartzerik gabe garatzen dela ziurtatzeko bermeak eman beharko dituzte, jokabide errepresiboak alboratzeko moduko konpromisoak hartu beharko dituzte».

Horrek ez du adierazi nahi, ETAk esandakoari erreparatzen bazaio, Zapaterok maiatzaren 25eko elkarrizketan aipatu zituen gaiak ez direla mahaian eztabaidatuko. Baina euskal erakunde armatuak «oinarria» aurretik adierazitakoa dela berretsi zuen elkarrizketan. «Jadanik oinarri horren gainean irekiko litzatzeke gatazkaren ondorioez hitz egiteko eta negoziatzeko egoera, hau da, presoez eta desmilitarizazioaz hitz egiteko momentua. Baina abiapuntua bestea da gure ikuspegitik. Hori da ETAren negoziazio esparru horri ematen dion zentzua», nabarmendu zuten erantzunaren bukaeran.



«Las autoridades españolas deben adoptar y cumplir sus compromisos de ‘alto el fuego’»

IRUÑEA

La pasada semana, en vísperas de la comparecencia ante el Congreso de José Luis Rodríguez Zapatero, la organización armada hizo llegar un comunicado dirigido expresamente, de forma inhabitual, a «la opinión pública española». En él incidía en los criterios expuestos en la entrevista de GARA, al lanzar un emplazamiento al Gobierno español para que «exprese su compromiso de respetar lo que el Pueblo Vasco acuerde y decida sobre su futuro».

En esta línea, ETA instó al Ejecutivo de Zapatero a que «pase de las palabras a los hechos, dando los pasos necesarios para garantizar que ninguna legislación, ordenamiento jurídico ni Constitución sea obstáculo o límite en el desarrollo de la decisión que mayoritariamente adopte el pueblo vasco». Hasta el momento, por parte del líder español se han producido declaraciones genéricas de respeto a una futura decisión de los vascos; la última, en su declaración de ayer mismo. Pero no ha explicado cómo se po- dría materializar este respecto en la actual legislación, e insiste en que toda la «búsqueda de un nuevo consenso» deberá hacerse dentro de la legalidad española.

ETA lanzó además otro apunte en su últimio comunicado: «Para poder desarrollar un proceso de negociación, las autoridades españolas deben adoptar y cumplir sus compromisos de ‘alto el fuego’, garantizando el cese total de la represión, los ataques contra el Colectivo de Presos Políticos Vascos a través de la aplicación de leyes de excepción y la presión, chantaje y extorsión contras las actividades políticas de la izquierda independentista».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Hora de trabajar en Euskal Herria
Mundua
Sin luz, Gaza comienza ya a morirse de sed
Kirolak
Basso y Ullrich, entre los implicados
Euskal Herria
Zapatero: «El Gobierno respetará las decisiones de los ciudadanos vascos»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss