GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-06-30
«Urbaltzaga» film laburraren estreinaldia, gaur Gernikan

BILBO

Gernikak hartuko du gaur “Urbaltzaga” film laburraren estreinaldia. Santi Urrutiak zuzendua, “Urbaltzaga”k istorio bitxi bat konta- tzen du: produkzio etxe txiki bateko bulego bakarti batean ordenagailua bere kontura pizten da, eta pantailan itsasertzeko herri zahar ezezagun baten irudia agertzen da. Kontrolatu gabeko zer edo zerk herri galduaren bila gidatuko ditu neska erreportari bi.

Gernika eta Busturialdeko jende ugarik parte hartu du film laburrean. Eneritz Artetxe “Goenkale”n Juliaren papera egiten duen gernikarra da protagonista eta inguruko jende ezagunak lagundu du: Oihane Enbeita ber- tsolari eta antzezlea, Edorta Jimenez idazlea, Edu Gordo eskultorea eta Rober Garay marrazkigileak, besteren artean. Audience taldeak pieza bat sortu du filmerako.

Santi Urrutia EHUko irakaslea da. Hori bere bigarren film laburra da. Aurretik, “Ilbera” egin zuen 2002an, eta lehenago espeleologiari buruzko hainbat dokumental filmatu zituen. “Urbaltzaga” Elai-Alai aretoan emango dute lehenengoz, gaur, 20.30ean.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Hora de trabajar en Euskal Herria
Mundua
Sin luz, Gaza comienza ya a morirse de sed
Kirolak
Basso y Ullrich, entre los implicados
Euskal Herria
Zapatero: «El Gobierno respetará las decisiones de los ciudadanos vascos»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss