- Pala - Emanbilbo Torneoaren finalerdiak
Gaubeka-Aierbe eta Urkijo Galan, finalera
GAUBEKA-AIERBE 45 ZISKAR II-GARMA 41
Iraupena: 86 minutu. Markagailua: 4-0, 4-1, 9-1, 9-6, 10-6, 10-7, 11-7, 11-8, 12-8, 12-10, 13-10, 13-11, 16-11, 16-13, 17-13, 17-14, 19-14, 19-18, 21-18, 21-21, 22-22, 24-22, 24-23, 26-23, 26-25, 27-25, 27-26, 29-26, 29-27, 31-27, 31-28, 36-28, 36-35, 37-35, 37-36, 38-36, 38-39, 44-39, 44-41 eta 45-41. Sakeak: 3 eta falta bat Gaubekak; 12 eta 3 falta Ziskar II.ak.
URKIJO-GALAN 45 URKIA-IMANOL 34
Iraupena: 57 minutu. Markagailua: 1-1, 2-2, 3-3, 4-4, 5-5, 5-8, 6-10, 7-10, 7-11, 8-11, 8-12, 10-12, 10-15, 11-16, 12-16, 12-17, 15-17, 17-24, 18-24, 18-26, 20-26, 20-28, 23-28, 23-29, 29-29, 30-30, 36-30, 36-32, 40-32, 40-33, 43-33, 44-34 y 45-34. Sakeak: 4 eta 3 falta Galanek; 6 eta 3 falta Imanolek. Gertaerak: Emanbilbo Torneoaren finalerdiak Bilboko Deportivo pilotalekuan.
BILBO
Gaubeka-Aierbe eta Urkijo-Galan bikoteek jokatuko dute datorren uztailaren 6an Emanbilbo Torneoaren final handia atzo Ziskar II-Garma eta Urkia-Imanol bikoteak, hurrenez hurren, merezita kanporatu ostean.Lehen finalerdia luzea eta parekatua izan zen. Ia ordu eta erdiko lehia gogorrean 22na berdindu zuten bi bikoteek lehen zatian, baina gorrien 5 eta 0eko partzial batek 36 eta 28 ipini zuen markagailua. Ziskarrek sekulako erakustaldia eman zuen azken txanpan, baina ez zen Gaubeka eta Aierberen garaipena ekiditeko nahikoa izan. Bigarren kanporaketan, berriz, dezente motzagoa izan zen. Apenas ordubetera iritsi zen lehia eta Urkijoren eskuin kolpeak apurtu zuen berdintasuna. 20 eta 28 urdinak aurretik izan arren, Zallako pilotariak bere mailarik onena eman zuen eta neurketari buelta eman zion. 29 eta 30eko emaitza berdinduarekin egon zen norgehiagoka, baina azken txanpan sartzearekin batera, aldeak nabarmendu eta Urkijo-Galan finalean sartu ziren ziztu bizian.
|