- Arrauna
Laredo TKEko bazkide da jada dokumentazioa aurkeztu ostean
DONOSTIA
Laredok Traineru Kluben Elkartearen aurrean aurkeztu beharreko dokumentazio guztia ontzat eman du elkarteko Zuzendaritza Batzordeak eta, beraz, kantabriarrak TKEko bazkide izango dira hemendik aurrera. Horrek esan nahi du, Laredo TKEko beste hamaika ontziekin batera arituko dela datorren uztailaren 8an Riveiran hasiko den TKE Ligan.
|