GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-06-30
- Pilota
Gonzalezek aurre hartu zion Irujori San Pedro egunez
·Aimar Olaizolak ez du hutsik egin Zumaian eta garaipena lortu du bertan

IRUJO-LASA III 17
GONZALEZ-PASCUAL 22

Iraupena: 70 minuto. Markagailua: 1-1, 1-3, 7-7, 8-10, 10-15, 12-15, 12-20, 15-20, 15-21, 17-21 eta 17-22. Sakeak: 3 Irujok eta 2 Gonzalezek. Tantoak: 7 Irujok eta 9 Gonzalezek. Hutsak: 6 Irujok, 5 Lasak, 5 Gonzalezek eta 1 Pascualek. Gertaerak: San Pedro eguneko jaialdia Mungiako pilotalekuan.

DONOSTIA

Iñigo Pascualek sendo dagoela agertu du San Fermin Torneoa hasteko astebete eskas falta den honetan. Abartzuzakoa izan zen onena Mungian San Pedro egunez jokatutako jaialdian eta Oskar Lasari bizkarra erakutsi zion hasieratik amaierara. Aurrelariak Irujo eta Gonzalez zirela kontuan hartuta, partida zaila eta mugitua aurrez ikusten zen bi atzelarientzat, baina Pascualek bikain erantzun zuen. Atzeko koadroetan agintzeaz gain, pilota gutxien galdu zuena bera izan zen.

Aurrelarien lehian, berriz, Gonzalezek eta Irujok borroka polita izan zuten erasoko jokoan. Baina hori bai, behingoagatik Azkaineko ezkerrak Iberokoak baino gehiago asmatu zuen. Irujo saiatu zen aldi ia guztietan ez zuen pilota frontisean txukun sartzen asmatu eta, bolada txarra ikusita, nahiago izan zuen defentsa lanean saiatu.

Txapelketa hilabeteetan ez dira batere fin aritu ez Pascual ez Gonzalez. Nafarrak oso zorte txarra izan du lesioekin eta ez du lortu azken hilabete luzeetan joko erritmo egokia hartzerik. Gonzalezen kasuan, Binakako Txapelketa eskasa egin eta gero, Buruz Burukoan oso maila ona eman zuen eta, badirudi, sasoi puntu ederrean iritsiko dela udako torneoetara.

Gazteak Asegarcen

Asegarceri dagokionez, Julen Retegi eta Aritz Begino dira atzoko jaialdi sortak utzi zituen beste bi garaile. Aurrelariak Ruben Belokirekin osatu zuen bikote Eskoriatzako Udal Pilotalekuan eta garaipen aipagarria eskuratu zuten Oinatz Bengoetxea eta Kepa Peñagarikano gazteen kontra. Burlatako atzelariak irekitzen dituen zuloak baliatuz tantoa amaitzea errazagoa da, baina Oinatz eta Kepa joko onarekin daudela kontuan izanda, ez da batere erraza 22ra heltzea.

Beginok, bestalde, Patxi Ruiz izan zuen parean eta Aimar Olaizolaren laguntzarekin neurketa bereganatu zuen Zumaian. Auzakoak ere, torneoetan sartzeko aukera asko izango ditu.



Jokin Argotek lautik lau irabazi ditu 12 egunetan

DONOSTIA

Jokin Argote zarauztarrak profesional mailan jokatu dituen lau partidak irabazi ditu joan den uztailaren 17an debuta egin zuenetik. Atzo Zumaiako Odieta pilotalekuan jokatu zuen Iñaki Esainekin bikotea osatuz eta seian utzi zituzten Juantxo Koka eta Javi Oteiza, jokatutako hiru neurketak galdu dituen Zarauzko beste debutaria. Argotek 22-18 irabazi zuen debut egunean Zarauzko Aritzbatalden, 22-7 joan den larunbatean Iruñeko Labriten eta 22-11 egun bat geroago Arrasateko Uarkapen. Atzo 22-6 izan zen azken emaitza, eta hala, bere zenbakiak are eta gehiago hobetu zituen. Sekulako hasiera, beraz, Jokin Argoterena, eta orain mailari eustea besterik ez zaio geratzen gipuzkoarrari. Ea horrenbeste norgehiagoka jokatzeak ez dion kalterik egiten.

Azkenik, Pablo Urrizelkik eta Asier Berasaluzek galdu egin zutela nabarmendu behar da. Bi gazte horiek ere maila oso ona ematen ari dira azkenaldian, baina atzo ezin izan zuten ezertxo ere egin pilotari beteranoagoen aurka.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Hora de trabajar en Euskal Herria
Mundua
Sin luz, Gaza comienza ya a morirse de sed
Kirolak
Basso y Ullrich, entre los implicados
Euskal Herria
Zapatero: «El Gobierno respetará las decisiones de los ciudadanos vascos»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss