- Harri-zulatzaileak
Jaizubiak sailkapeneko lehen postuan jarraitzen du
DONOSTIA
Jaizubiak, Hondarribiko taldeak, jarraituko du sailkapen nagusiko lehen postuan. Herenegun Sanfuentesen jokatutako saioan izan zen, hirugarren geratu zen, Trapagaran eta Gallartaren atzetik, baina puntuetan haiek dira gehien batuta dituztenak, eta azkenean hori da balio duena.Hiru ekinaldi izan dira asteburu honetan. Galdamesen, herriko taldeak ez zien gainerakoei inongo aukerarik eman, eta aise lortu zuen garaipena, gainerakoei alde nabarmena kenduta. Portugaleten, berriz, bi talde ziren borrokan, eta Burdin Gazteak, Ortuellako taldeak, oso erraz irabazi zuen bost zulotako aldea kendu baitzion Sondikari. Hala ere, jardunaldiko ekinaldirik interesgarriena Sanfuentesen izan zen, Liga irabazteko hiru faboritoak bertan zirelako, eta Trapagaran nagusitu zen.
|