- Aizkora (Gazteen Euskal Herriko finala)
Atutxa II.ak Bizkaiara eraman du txapela
DONOSTIA
Atutxa II.ak lortu zuen herenegun eguerdian Ozaetan jokatu zen EuskalHerriko gazteen finala. Bera eta Mugertza III.a ziren faboritoak, eta ez zuten hutsik egin, biak izan baitziren sailkapeneko lehen bi postuetan.Aizkolari bakoitzak lau 45 ontzako eta bi kana-erdiko moztu behar izan zituen. Hasieran zazpi aizkolari ziren izatekoak, baina azkenean sei izan ziren, Garikoitz Larretxeak ezin izan baitzuen parte hartu. Ikusleak, berriz, ez ziren gehiegi izan, harmailen erdia bete baitzen. Mugertzak ongi eutsi zion hasieran Atutxari, baina apurka-apurka bizkaitarrak aurre hartu, eta abantaila hartzen joan zen, eta azkenean mutrikuarrak ezin izan zion garaipenik kendu. Ozaetako finaleko lehiarikhandiena hirugarren posturako
izan zen, eta azkenean postu hori Kañamares III.arentzat izan
zen.
|