DONOSTIA
Euskadiko handball selekzioa prest da abuztuan Edmontonen (Kanada) jokatuko den Munduko Txapelketan parte hartzeko. Irlandako pilota lehiaketa horrek modalitate ezberdinak ditu, gu ohituta gaudenekin alderatuta nahiko ezberdinak, baina munduan gero eta hedatuagoak daudenak.Kepa Arroitajauregi hautatzaileak sei pilotari deitu ditu abuztuaren 4an hasi eta 13an amaituko den txapelketarako: Erauzkin anaiak Ibai eta Aitor, Iker Etxebarria, Aitor Goenaga, Garikoitz Erroizenea eta Egoitz Amantegi.
Lehiaketari one wall modalitatearekin ekingo diote. Pilotariak banaka zein bikoteka arituko dira, eta orain hiru urte Dublinen eskuratutako urrezko domina lortzea izango da euskaldunen helburua. One wall euskal pilotarekin zerikusi gehien duen modalitatea da. Frontis bat duela jokatzen da, baina ez du ez ezker hormarik ez eta erreboterik ere. Ia bost metroko altuera du frontisak 4 metro eta 80 zentimetro, eta pilotalekuaren mugak marra batzuekin margoturik daude. Luzeraz hamar metro baino zerbait gehixeago du, eta zabaleraz, aldiz, sei metro inguru.
Modalitate horretako txapelketa abuztuaren 4tik 6ra bitartean jokatuko dute, eta horren ostean four wall-eko lehiaketari emango diote hasiera, hilaren 13ra arte. Four wall-ekoa ez da oso modalitate ezaguna Euskal Herrian eta squasharen antzekoa dela esatean gauzak argiago ikusten dira. Izan ere, lau pareten barruan jokatzen da. Frontisa eta errebotea ditu, baita ezker eta eskuin hormak ere. Hori gutxi balitz, pilotak sabaia jotzea ere balekoa da, betiere aurretik edo ondoren frontisean jotzen badu.
Euskadiko selekzioa Bizkaiko lau pilotarik eta Gipuzkoako bik osatzen dute, eta Irlandako, Ameriketako Estatu Batuetako, Galeseko, Kanadako, Mexikoko, Japoniako, Australiako, Belgikako eta Ingalaterrako pilotarien aurka jokatu beharko dute. Irlandarrak eta estatubatuarrak dira faboritoak.
El Villa de Markina llega hoy a su fin
El Villa de Markina, torneo encuadrado dentro del APP de cesta punta, llega hoy 22.30 a su fin con la disputa de la final, donde Foronda e Irastorza se medirán a Konpa y Arriaga.