GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ARRAUNA 2006-07-28
- Lekittarra
Lehenengo ikurrina eskuan, Isuntzak gehiago nahi ditu

DONOSTIA

Pozik daude Lekeitio aldean. Izan ere, azken urteetan herriko ontzia Traineruen Kluben Elkartearen (TKE) Ligan sufritzen ikusi ostean, gozagarria egiten zaie orain Kantauriko Arraun Elkartearen lehiaketan goian ikustea. Joan den igandean denboraldiko aurreneko garaipena lortu zuten, Camargoko uretan, eta seguruenik ez da azkena izango. Hori da Lekittara ontziko koadrilaren ustea.

Bizkaitarrek negu gogorrari aurre egin behar izan diote, eta udaberria lasaiagoa izan zitekeen arren, urte sasoi horretan ere nahikoa sufritu behar izan dute Lekeition. Baina ez beraiek hala nahi izan dutelako.

Gertatutakoa atzean utzi nahi dute orain, sufritzen jarraitzeak ezertarako ez baitu balio. Eta guztia ahazteko modurik onena garaipenak eskuratzea da, Camargon egin bezala.

«Gure helburua estropada onak egitea da eta beti goruntz begiratzea. Talde polita daukagu, lehengo hiru-lau postuetan sailkatzeko modukoa», azaldu zion GARAri Isuntzako presidenteak, Santi Zumaranek.

Izan ere, Isuntzak arraunlari batzuk galdu ditu, baina horiek ordezkatzeko fitxatze batzuk ere egin ditu, Urdaibaiko Iñaki Goikoetxea eta Lutxanako Ander Agirre eta Aitor Unibaso, besteak beste. Lutxanarekin, gainera, arraunlariak uzteko hitzarmena dute lekeitiarrek.

KAEko lehen multzorako sailkatu zen Lekittarra ontzia aurreneko sailkapen proban. Elkarte berri horretan trainerurik indartsuenetarikoa zela erakutsi zuen orduan, baina ondoren ezin izan da onenekin lehian izan, joan den asteburuan ondo aritu zen arte.

«Orain artekoak estropada nahiko zailak izan dira, kaleetan-eta izugarrizko aldeak daudelako. Beti egoten da kaleren bat hobea edo txarragoa, baina aldeak oso handiak dira», azaldu du. Dena den, normaltzat hartzen ditu guzti horiek, batez ere lehiaketa berria dela kontutan hartuta. «Normala da bai, baina akats hauek hurrengo urterako konpontzen saiatu beharko ditugu», gaineratu zuen lekeitiarrak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Batasuna y EB ven necesario iniciar ya el diálogo político
Ekonomia
Los trabajadores de Volkswagen apuestan por prorrogar el convenio vigente actual
Ekonomia
Renfe adjudica a CAFla construcción de 107 trenes regionales por 590 millones
Kirolak
El positivo corresponde a Floyd Landis
Jendartea
Cinco vizcainos mueren en el incendio de un edificio en Laredo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss