GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-07-28
�Erabateko autobiografiak ezinezkoak dira�
·Gorka Mercerok �Soinujolearen semea� aztertu zuen EHUko Udako Ikastaroetan

Gorka Mercero literatur kritikariak EHUren Uda Ikastaroetan parte hartu zuen atzo. �Bernardo Atxagaren �Soinujolearen Semea�: Egilea eta bere dobleak� izenburupean, Joseba Irazuren lanik autobiografikoen izendatu den nobela aztertu zuen; erabateko autobiografiak ezinekoak direla dioen tesia defendatu zuen.

DONOSTIA

Bernardo Atxagak liburuan utzitako biografia �arrastoek� bide eman dute egilearen nobela autobiografikoentzat jotzeko. �Halere, ez dirudi nobela hau kode autobiografikoan interpretatzea aukerarik zuzenena denik�, Merceroren aburuz. �Atxagak proposatzen diguna ez da autobiografia ituna, fikzio ituna baizik�, esan zuen atzo ��Idazlea eta Bere Itzala. Literatura eta Autografiaz�� ikastaroaren barruan emandako berbaldian.

Bi pertsonaia nagusitzen dira motor moduan, istorioa azaltzeko orduan: David eta Joseba. �Bikoiztasun narratibo hori ­Josebak Daviden bizitza berridazten du­ Atxagaren presentzia bezain anbiguoa da�, esan zuen hizlariak. Joseba eta David hor daude baina ez daude, Atxaga bi pertsonaietan egonik ez dago. �Atxaga, David eta Josebaren pentsamolde eta erabakietan egonik, ez dago David zein Josebaren pentsamolde eta erabakietan; zergatik?�, galdetu zuen irakasleak. �Izan ere, identifikazioa ez da biografikoa, ideologikoa baizik�, hortxe bere erantzuna. Azaldu zuenez, Atxaga �itzal� baten moduan agertzen da nobelan zehar.

Gorka Merceroren iritziz, paradoxaz beteriko literatur lana da hau: �David zein Joseba biak ala biak testuan hor nonbait egonik, testuan ez daudela esan liteke�.

�Erabakia eta traizioa�

Pertsonaia horiek hartzen dituzten erabakirik funtsezkoenak aztertu ditu irakasleak: Davidek ETAn sartzeko erabakia hartzen duenekoa eta Josebak ETA uztea erabakitzen duenekoa, �Josebaren traizioa�, nabarmendu zuen. Hala, erabaki eta traizio kontzeptuak aztertu ditu Mercerok. Jacques Derrida filosofoa ekarri zuen gogora. Hark dioen moduan, �eroaldian hartzen diren erabakiak dira benetako erabakiak�, eta hala gertatzen da, Mercerok dioenari jarraiki, Davidek ETAn sartzearen alde jokatzen duenean.

Ez da erabaki horren nondik-norakoa kontatzen: �Atxagak erabakia isiltzen du, ez baitago kontatzerik�. Erabakiak, jarraitu zuen, ez daude subjektuen baitan: �Berea da bestearena izanik. Gu nor garen ezin da erabat zehaztu�.

Paradoxekin jarraituz Mercerok zera aipatu zuen: �Nabaria da Atxagaren itzala ausentzia honetan. Atxagak errealitatearen zehaztezintasuna eta horren ondorio den erabakiezintasuna nabarmendu nahi du�.

Traizioari dagokionez, Jacques Derridarengana jo zuen berriro ere. Haren ikuspegi dekonstruktibistak traizioari esanahi onuragarri bat ematen dio. �Nazioa zehaztezina delako aldeko zein kontrako jarrerak ulergarriak eta defendagarriak dira, baina ez guztiz justifikagarriak�, Merceroren ustez.

Pasarte horretan Atxagarik politikoena topa dezakegula adierazi zuen Mercero irakasleak. Borroka armatuarekin jarraitzearen aurkako iritziarekin �identifikatzen da�, irakas- leak esan zuenez. �Onuragarria deritzo, baina, era berean, guztiz justifikagarria ez delako ezin da erabat identifikatu�. Beste paradoxa bat. �Zehaztezina ez da inexistentzia, egon edo ez egon beti hor baikaude: muga kontua besterik ez da�.

�Hortaz, gu nor garen, nazioa zer den erabat ezagutzea ezinezkoa da, mito bat da, dio Atxagak�, Merceroren hitzetan, Derridari jarraiki.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Batasuna y EB ven necesario iniciar ya el di�logo pol�tico
Ekonomia
Los trabajadores de Volkswagen apuestan por prorrogar el convenio vigente actual
Ekonomia
Renfe adjudica a CAFla construcci�n de 107 trenes regionales por 590 millones
Kirolak
El positivo corresponde a Floyd Landis
Jendartea
Cinco vizcainos mueren en el incendio de un edificio en Laredo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss