Kateko Pestak hasi dira gaur Idiazabalen
IDIAZABAL
Gaur hasiko dira Idiazabalen Katea auzoko jaiak preso eta errefuxiatuen aldeko egunarekin. Gazte asanbladak prestatu ditu hirugarren urtez auzo horretako festak. Jaiari hasiera emateko, sagardo dastatzea egongo da iluntzeko 20.00etan. Hogei sagardotegitatik eramandako sagardoa dastatu ahal izango dute parte hartzaileek. Bertan, gainera, Gari eta Iñaki trikitilariek alaituko dute giroa. Gaueko 02.00etan karaokea antolatu dute.Bihar, aldiz, bazkalostean musean aritzeko parada izango du bertara joaten den pertsona orok. 18.30 inguruan, txirrindulari lasterketa egingo dute. Gaueko 23.00etan Los Claveles eta Pikutara taldeen kontzertua izango da. Igandean AHTren aurkako eguna antolatu dute. Besteak beste, bazkaria, jolasak eta Ene Badaren kontzertua antolatu dituzte egun horretarako.
|