GAUTEGIZ ARTEAGA
Gaurtik aurrera Artiatik-Artiara jaialdia ospatuko dute Gautegiz Arteagan. Bi egunetan zehar ekintza ugari egongo dira. Arratsaldeko 20.00etan herriko frontoian. Horren ondoren, afari-merienda antolatu dute. Iluntzeko 23.00etan rock jaialdiari emango diote hasiera. Bertan, Mentura, Sealed-Room eta Gailur taldeak arituko dira.
Bihar Artie dantza taldearen eguna ospatuko dute. Hala, Norvegiako dantza talde baten saioa antolatu dute. Pil-pil erako bakailao lehiaketa egingo dute goizeko 10.00etan. Eguerdiko 13.00etan izango da aurkezpena.
Arratsaldean, berriz, dantza saioa egingo dute. Gautegiz Arteagako Artie dantza taldea eta Norvegiako Gjesdalringen taldea arituko dira hankak astintzen.
Gaueko 22.00ak aldera herri afaria egingo dute. Eguna biribiltzeko, kontzertu bat izango da ikusgai.