GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-07-28
Parke naturalaren balioak zabaltzeko, hiru ibilbide Gorbeian
Bizkaiko Foru Aldundiak, Parketxea Gorbeiako Parke Naturaleko Interpretazio Zentroaren bidez, hilabete honetarako parketik ibilbide gidatuak prestatu ditu. Helburua babestutako leku honen natur eta paisaia-balioa zabaltzea da. Programak hiru bide gidatu aurrez ikusten ditu.

Hilabete honetan Gorbeia parke naturala ezagutzeko aukera eskaini du Bizkaiko Foru Aldundiak, Parketxea Interpretazio Zentroarekin elkarlanean. Horretarako, gidatutako hiru ibilbide prestatu dituzte parkean zehar. Xedea Gorbeiaren paisaia-balioa eta balio naturala zabaltzea da.

Parketik gidatutako ibilbideak hiru izango dira eta Parketxeko monitore tituludunek eskainiko dituzte. Ibilbideak astelehenetik ostegunera dira, 10.00etatik 14.00etara egun erdikoak badira, eta 16.00ak arte egun osokoak izanez gero.

Gorbeialdea natura-eremua Arratia-Nerbioik (Bizkaia) eta Gorbeia mendi inguruak (Araba) osatzen dute. Gorbeia mendilerroa, 20.016 hektarea dituena, Euskal Autonomia Erkidegoko parke naturalik handiena da.

20.016 hektarea horiek, Arabako hiru udalerritan eta Bizkaiko bostetan daude banatuta. Hots, Gorbeiako mendigunea Araba eta Bizkaia lurraldeen arteko mugan dago, eta Kantauri itsasorantz abiatzen diren urak eta Mediterraneoko arroan barrena itsasoratzen direnak banatzen dituen mendilerroaren atala da.

1994ko ekainaren 21ean, Lakuako Gobernuaren dekretu baten bidez, Parke Natural izendatu zuten, bertako natura-ondarea babesteko, landa garapenaren alde jarduteko eta bertako tokiak ezagutzea eta horietaz gozatzea sustatzeko xedearekin.

Lehenengo ibilbidea Pagomakurre, Arraba eta Kargalekun zehar doana da. Bere interesa naturan, paisaian eta kulturan oinarritzen da, baita inguruaren erabilera tradizionale- tan ere.

Ibilbidea Pagomakurren hasten da, Gorbeiako Parke Naturaleko gune garrantzitsuene- tako baten. Pagomakurretik Arrabako landarakoa da lehenengo ibilaldi-zatia. Gaur egun, oraindik ingurune horretan bizirik dago ardi latxaren transhumantzia. Udaberrian ar- tzainak ardiekin mendiko larre-etara transhumantzian igotzen dira; bertan udazkenera arte egoten dira.

Arrabako landetako sarreratik eskuinetara hartu eta belarretan ondo ikusten den bidetik jarraituta, antzinako tuberkulosiaren kontrako erietxearen hondarrak aurkitzen dira.

Arrabatik, errekastora hurbiltzea da ibilbidearen hurrengo pausoa. Bertatik harkai- tzezko hormarantz abiatuz, errekastoa lur azpian desagertzen dela ikus daiteke, eta aurrerago berriz agertzen da.

Ondoren aterpe batera iristen da. Aterpetik, bidezidorrak Kargalekuraino eramaten du. Kareharrizko harkaitzen artean dagoen arrakala hori, Itxinako mendigunerako berezko sarrera da. Ibilbide honek hiru kilometro ditu eta zailtasun baxukoa da.

Bigarren txangoa Saldropoko hezegunetik igarotzen da eta natura-interes handia du. Parkeko beste ibilbide batzuen abiapuntua ere bada, Gorbeiako gurutzerako igoera barne.

Saldropoko hezegunea Barazar mendatetik gertu dago, Atxuriko harkaitzen magalean. Saldropoko lautadaren erdigunean oso ekosistema berezia dago, egungo hezegunea dena. Hezegune hori balio ekologiko handikoa da. Bertan landaredia anitza eta berezia aurki daiteke. Horretaz gain, beste berezitasun bat ere badu: ia desagertu arte ustiatu zen zohikaztegi zaharraren gainean dago kokatuta.

Ibilbide hau Gorbeiako atsedenlekuan hasten da. Bertan, parkean egiten den jarduera nagusietako bat ikus daiteke, landarediaren berreskurapena, alegia. Kasu honetan hain justu, pagadiaren berreskurapena ikus daiteke. Amaitzeko, Errekaldeko karabia bisita daiteke. Oraindik ere, kareharria erabiliz, karea ekoizteko erabiltzen zen labearen aztarnak ikus daitezke Errekalden. Baserrietan kare ugari erabiltzen zen lehen, baina badira 60 bat urte karabia eta karea baserrietan ere erabiltzen ez direla.

Bigarren ibilbide hori 1,5 kilometrokoa da. Motza eta oso erraza, bidea erabat laua baita.

Eskainitako azken ibilbidea Larredergoa da. Larreder Gorbeiako Parke Naturalaren barruan dago, Itxinako mendiguneko kareharrizko hesitik oso hurbil. Horretaz gain, altzifre landaketa trinko batek bere eremu osoa inguratzen du. Paseo honek ere aurrekoen ezaugarri berak betetzen ditu: burutzeko erraza da eta ez du luzera handia.

Ibilbide horiek guztiek zailtasun baxu edo ertaina dute. Nahita aukeratutakoak dira, horrela adin guztietako jendea erakarri nahi baitute. Ibilaldiren bat egin nahi duenak, Parketxera deitu behar du. Hori bai, txangoak taldeka egitekoak dira eta taldea osatzeko, gutxienez hamar pertsona behar dira.

Parketetxea Gorbeia Parke Naturaleko Interpretazio Zentroak urtero prestatzen ditu ibilbide gidatuak udaran. Urtero proposamenak ezberdinak izaten dira eta, horrela, babestutako espazio horren ekosistema desberdinak ezagutarazten dituzte. -

DONOSTIA



XX. mendearen etorrera ospatzeko
Gurutze famatu honek Leon XIII aita santuaren gomendio batean du sorburua. Aita santuak gomendatu zuen hainbat gurutze eraikitzea kristauen lurretako gailur altuenetan, XX. mendearen etorrera ospatzeko. Metalezko egitura dauka Gorbeiako gurutzeak, eta bost metroko alderdiak dituen oinarri karratu baten gainean dago eginda. Iparraldeko eta Ekialdeko oinak Bizkaian daude eta Hegoaldekoa eta Mendebaldekoa, berriz, Araban. Gaur egun, 17 metroko altuera du.

Erpinetik oinean sua duen gurutze latindarra jalgitzen da, hirusta-saileko besoak mendebaldera eta ekialdera luzaturik. Gurutzearen alboan orientazio-mahai bat ikus daiteke. Bertan 106 mendi azaltzen dira. Monumentu hau bisitatu gabe ezin da Gorbeiako parkea utzi.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Batasuna y EB ven necesario iniciar ya el diálogo político
Ekonomia
Los trabajadores de Volkswagen apuestan por prorrogar el convenio vigente actual
Ekonomia
Renfe adjudica a CAFla construcción de 107 trenes regionales por 590 millones
Kirolak
El positivo corresponde a Floyd Landis
Jendartea
Cinco vizcainos mueren en el incendio de un edificio en Laredo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss