DONOSTIA
«Donostiarrok antolatutako festak nahi ditugu, donostiarrei zuzendutakoak». Horrelaxe mintzatu ziren makina bat eragiletako ordezkariak «Herriak herriarentzat eginak, baita Donostian ere» manifestua aurkezteko eginiko agerraldian.Guztien izenean mintzatu ziren Ramon Agirre aktoreak eta Onintza Odriozola dantzariak adierazi zutenez, San Sebastian egunaz gaindi, urte osoan nekez aurki daitezke horrenbesteko parte hartzea eta antolaketa herritarra duten bestelako jaiak. «Tamalez, egun Aste Nagusiak ez dirudi donostiarron jaia, ez baitago guztion artean guztiontzako dinamikak antolatzeko aukerarik», salatu zuten.
Adierazi zutenez, balio aurrerakoiak barreiatuko dituen jaiak behar ditu Donostiak, euskararen sustraiak errotuko eta barreiatuko dituenak eta izaki guztiekiko errespetua eta guztien parte hartzea lehentasun izango dituenak. «Indibidua- lismoa eta kontsumismoa baino, sormena eta kolektibotasuna sustatuko dituzten jaiak; urrundu baino, batzen gaituen hiria eraikiz, jaien antolaketa parte hartzaile eta bateratuaren bidez», nabarmendu zuten biek. Izan ere, ondoren adierazi zuten bezala, jaiek eragile, elkarte eta jende guztia bilduko dituen elkargune izan behar dute.
Era berean, Euskal Herriak antzinatik dituen jaiak berreskuratzeko premia ere aldarrikatu zuten. «Euskal nortasunaren zeinu garbia dira», adierazi zuten.
Hala, manifestura atxiki diren eragile guztiek hainbat konpromiso hartu zituzten: oinarrizkotzat jotzen dituzten printzipioak eredu izango dituen jaiak sustatzekoa; Aste Nagusiari begira herri egitaraua antolatzen saiatzekoa; eta elkarlana oinarri, donostiarren nahi eta eskaerei erantzungo dien jaiak sustatzekoa.
Lehen pausoa abuztuaren 12rako kalejira bat antolatzea izan da. Igeldoko trikitilariek irekiko duten martxa Donostiako Bulebarretik abiatuko da arratsaldeko 18.30ean. Auzo ezberdinetako jaietako pertsonaiek ere parte hartuko dute eta Aritz Sound System-ek musikaz alaituko du kalejira.
Agerraldian parte hartu zutenek Donostiako jaiei begira horrenbeste eragile batu izanaren garrantzia nabarmendu zuten eta dei egin zieten beste eragile batzuei ere beren atxikimendua emateko. Horretarako aukera www.jaimanifestua.blogspot.com webgunean dago.
Atxikitako eragileak:
Aberrigintza Kultur Elkartea
AHTren Aurkako
Asanblada
Animalien Eskubideen Aldeko Elkartea
ANV
Añorgako Gazte Lokala
Anorgako Jai Batzordea
Aralar
Askatasuna
Baga-Boga
Bai Euskal Herriari
Batasuna
Bilgune Feminista
Donostiak, Bere Eskola
Euskaldundu Behar Du
Donostiako Gazte Asanbladak
Donostiako
Piratak
Egiak, Bere Eskola Euskaldundu Behar Du
Eguzki
Ekimen Komunista
Elkarlanean
Euskal Herrian Euskaraz
Ezker Batua
Gazte Abertzaleak
Gelditu
Groseko Jai Batzordea
Iratzarri
Intxaurrondo
Zaharreko Bizilagun Elkartea
LAB
Letamar Gaztetxea
Loiolako Gaztetxea
Parte Zaharreko Jai Batzordea
Porrontxoetako Jai Batzordea
Reyerta Fantzinea
Segi
Zezenen adiskideak
Zezenen aurkako eta Animalien aldeko
Alderdia