Ilargi eta Eguzki erraldoiek hartu dute Gaztelugatxeko ermita
BERMEO
Gaztelugatxera bertaratu zirenek sorpresa ederrarekin egin zuten topo atzo. Irrintzi Erraldoi Konpartsa Kultur Elkarteko kideak 3,8 metro luze ziren Eguzki eta Ilargi erraldoiekin igo ziren ermitara, Bidebietako dultzaina-jotzaileak lagun hartuta. Behin gora igota, arropa ikusgarri eta koloretsuak zeramatzaten erraldoiek dantza eta bals erakustaldia egin zuten, bertaratutakoen gozamenerako.Antolatzaileak beldur ziren, goizean goiz haizea baitzebilen inguruan, baina gustura geratu ziren eguraldiak hobera egin eta guztia «primeran» atera zelako.
|